Emirerri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emirerria (arabieraz: إمارة‎‎Imaarah, plurala إمارات) emirraren agintepean dagoen lurraldea da[1].

Hasieran termino zehatza bazen ere, adibidez, antzinako Kordobako emirerrian, denboraren poderioz leinu nagusiaren kide batek zuzendutako herrialde edo eskualdea izendatzeko erabili dute. Adibidez, Arabiar Emirerri Batuak herrialdeak barnean zazpi emirerri ditu, emir banak zuzenduak.

Aipatutako Arabiar Emirerri Batuez gain, Kuwait eta Qatar emirerriak ere badira. Bahrain, berriz, 2002an erresuma bilakatu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.