Emma Goldman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emma Goldman

Emma Goldman (Kaunas, Lituania, 1869 ekainaren 27aToronto, Kanada, 1940 maiatzaren 14a) anarko-komunista bat zen eta ezaguna hainbat idatzi eta manifestu feminista, libertario eta erradikalak egin zituelako. Emakumeen emantzipazioaren aldeko borrokan aritu ziren aitzindarietako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emma Goldman Kaunasen jaio zen, Lituanian, hoteltxo bat zuzentzen zuen judutar familia batean. Alexandro II.aren erailketaren ondoren izan zen errepresio politikoaren garaian eta 13 urte besterik ez zituenean, San Petersburgora joan zen bere familiarekin.

Ameriketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urte zituela, ahizpaorde batekin Ameriketako Estatu Batuera emigratu zuen aitarekin izan zuen eztabaida baten ondorioz. Honek alabak ezkondu nahi zituen 15 urte besterik ez zituztenean.

Ehun fabrika batean hasi zen lanean. Garai hartan, Haymarketeko erreboltak lau anarkistaren urkatzea ekarri zuen. Bidegabekeria horrek bultzatu zuen Goldman mugimendu libertariora batzera eta 20 urteko gaztea iraultzaile sutsu egin zen.

Errusiar emigrante batekin ezkondu zen, baina bikoteak ez zituen 10 hilabete ere iraun. Emma banandu eta New Yorkera joan zen bizitzera. Ez zuten ezkontza deuseztatu, amerikar hiritartasuna galtzeko zorian izango baitziren.

New Yorken Alexander Berkman ezagutu zuen eta berarekin bizi ere bai. Jada, AEBetako mugimendu anarkistaren lider nagusia zen. Berkmanek Henry Clay Frick hiltzeko egin zuen saiakera sostengatu izanak amerikar autoritateek bereganako sentitzen zuten mespretxua areagotzea baino ez zuen ekarri. Laguna urtetan izan zuten atxilo eta Emma bera ere kartzelan egon zen Blackwell uharteetan 1893an.

Emma Goldman eta Alexander Berkman

Langileak gidatu zituen:

  • Demandez du travail, s’ils ne vous donnent pas de travail, demandez du pain, s’ils ne vous donent du pain ni du travail, prenez le pain (Lana eskatu, ez badizue ematen, ogia eskatu, ez badizue ez ogirik eta ez lanik ematen, ogia hartu).

Gerora, aipu hau goraipatua izan zen Piotr Kropotkin bezalako anarko-komunistek egiten zuten desjabetzearen justifikazioan. Atzematearen ondoren Voltairine de Cleyre bere defentsan atera zen, konferentzia batean (In defense of Emma Goldman); kartzelan egon zen bitartean, itzalean, Goldmani haurren hezkuntzarekiko interesa piztu zitzaion eta urteak emango zituen horretan gerokoan.

Argia ikusi eta gutxira, atxilotua izan zen beste 9 lagunekin, 1901eko irailaren 10ean, eta William McKinley presidentearen erailketaren konplotean parte hartu izana egotzi zioten.

Ez zen kartzelaratua izan bere hitzen gaizki ulertzeen errudun ez zela esan zuen eta. León Czolgosz zen atxilotuetako bat eta Emmak aste batzuk lehenago ezagutu zuen hau. Egun batzuk lehenago, bera izan zen tiro egin zuena. Emma atxilo hartu zutenean zera esan omen zuen:

  • Nire errua ote da ero batek nire hitzak gaizki interpretatu baditu?
Emma Goldman jendaurrean hitz egiten 1916ko maiatzaren 21ean

1916ko otsailaren 11n berriro ere atxilotua eta espetxeratua izan zen kontrazepzioaren aldeko manifestu bat banatu izanagatik. Konferentzia bat ematen zuen bakoitzean atxilotua izango zen beldur izaten zen eta beti zeraman liburu on bat gainean.

1917an, hirugarrenez eraman zuten itzalera Alexander Berkmanekin zerbitzu militarra behartzen zuen legearen aurkako konspirazioa egin izanagatik. Bere konbikzio bakezaleak publiko egin zituen I. Mundu Gerran, gatazka inperialista bat baino ez zela salatuz.

Errusian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an, Errusiara deportatu zuten, J. Edgar Hooverrek Ameriketako emakume arriskutsuenetarikoa zela ebatzi zuelako.

Berkmanekin SESBen bizi izan zen 1920tik 1922ra eta Kronstadteko matxinada anarkistan parte hartu zuen. Boltxebikeen alde egin zuen eta anarkista eta komunisten arteko banaketaren aurka egin zuen. Errusiar iraultzaren ondoren jarraitu zuten errepresio politikoak, burokraziak eta lan behartuek indarkeria erabiltzeko zentzua aldatu zioten Goldmani, autodefentsarako soilik utziz.

Garai honetakoak dira My Disillusionment in Russia eta My Further Disillusionment in Russia.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emma Goldmanen hilobia. 1939 jartzen badu ere, 1940an hil zen.

Sobietar autoritarismoarekin ezados, Kanadan kokatu zuen bere bizilekua. 1936an, Emmak espainiar gobernu errepublikarrarekin lan egin zuen Londres eta Madrilen Espainiako Gerra Zibilaren garaian.

Artikulu ezaguna idatzi zuen Buenaventura Durruti anarkistari buruz: Durruti is Dead, Yet Living.

Toronton hil zen 1940ko maiatzaren 14an eta Chicagon dago ehortzita.

Lan literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emma Goldman Aldatu lotura Wikidatan