Edukira joan

Emma Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma Jiménez
Bizitza
JaiotzaSestao, 1940 (84/85 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Joaquin Atxukarro
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea

Emma Jiménez (Sestao, Bizkaia, 1940) piano jotzailea da.[1]

Musika ikasketak Bilboko musika eskolan egin zituen. 8 urterekin solfeo ikasketak bukatu zituen; eta 12 urterekin, piano ikasketak. Hartara, ikasketa horiek bukatzen ikaslerik gazteena izan da.[1]

Bere piano ikasketak amaitzean, Ganbera-Musikako Sari Ezohikoa eman zioten 12 urterekin eta 13 urterekin Karrera Amaierako Lehengo Sari Ezohikoa.[2]

Bilboko Musika Eskolan ikasketak bukatzean, bere formakuntzarekin jarraitu zuen Vienan eta Salzburgon. 17 urterekin, lehenengo musika bira egin zuen bakarlari, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Chopinen pianorako bigarren kontzertua interpretatzen.[3]

Geroxeago, Joaquín Atxukarro piano-jolearekin ezkondu zen, eta bere karrera uztea erabaki zuen.[4]

1981an, Felix Ayorekin batera bikote musikala osatuta, oholetara itzuli zen, eta hainbat musika bira egin zuten. Horrez gain, senarrarekin ere hainbat kontzertu egin ditu.[3]

Jiménezek jasotako azken saria La Gota de Leche-k eskainikoa izan da, Bilboko Villaren Pertsonaia Isila 2017.[5]

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ganbera-Musikako Sari Ezohikoa (1952)[2]
  • Karrera Amaierako Lehengo Sari Ezohikoa (1953)[2]
  • Bilboko Villaren Pertsonaia Isila 2017[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Emma Jiménez: "Para ser pianista tienes que tener una salud de hierro, sacrificar todo...y a mi no me compensaba"» Onda Vasca 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Rodriguez, Cris. (2019-07-17). «Emma Jiménez: una pianista de récords.» Maldito Piano (Noiz kontsultatua: 2025-03-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Jiménez, Emma - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Joaquín sobre su mujer Emma Jiménez: Es mi compañera, mi representante y mi peor crítico» EITB 2021-08-11 (Noiz kontsultatua: 2025-03-14).
  5. a b (Gaztelaniaz) Atutxa, Sandra. (2017-12-03). «Achúcarro y Emma Jiménez, nuevos personajes silenciosos» Deia (Noiz kontsultatua: 2025-03-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]