Emma Tallulah Behn
| Emma Tallulah Behn | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Emma Tallulah Behn |
| Jaiotza | Lommedalen (en) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Islington New York Lommedalen (en) |
| Lehen hizkuntza | norvegiera |
| Familia | |
| Aita | Ari Behn |
| Ama | Marta Luisa Norvegiakoa |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | norvegiera ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | schoolchild (en) |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | kristautasuna |
Emma Tallulah Behn (Lommedalen, Norvegia, 2008ko irailaren 29a) printzesa eta jauzi-zalduna da. Marta Luisa Norvegiako printzesaren eta bere senar ohia izan zenaren, Ari Behn idazle zenduaren hirugarren alaba da. Gainera, Norvegiako Harald V.a Norvegiako errege eta Sonia Norvegiako erregina ezkontidearen biloba gazteena da..
Emma zazpigarren postuan dago Norvegiako tronuaren ondorengotza lerroan, bere osabaren, haren ondorengoen, amaren, eta bere bi ahizpa nagusien atzetik, Maud (2003an jaioa), eta Leah (2005ean jaioa).
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008 urteko martxoan, Errege Etxeak jakinarazi zuen, komunikatu baten bidez, Marta Luisa printzesa eta Ari Behn idazlea hirugarren umearen zain zeudela, eta jaiotza urte horretako urrian izatea aurreikusten zela.[1]
Emma 2008 urteko irailaren 29an jaio zen, 12:53an, 3700 gramo pisatuz eta 53 cm neurtuz. Alaba ertainarekin bezala, Marta Luisak etxean erditzea erabaki zuen; ordukoan bikoteak Lommedalen herrian zuen egoitzan, Osloren kanpoaldean dagoen herrian.[2][3] Bere ahizpa nagusiak bezala, Emmak ez du benetako titulurik, baina bai oinordekotza eskubideak, jaiotzez Norvegiako printzesa baten alaba izateagatik.
Bataioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emma 2009ko urtarrilaren 20an bataiatu zuten Osloko Errege Jauregiko Kaperan. 1920an Danimarkako Ingeborg printzesak eskuz bordatutako jantzia eraman zuen Emmak bataioan eta bere garaian ere eraman zuten, besteak beste, bere ahizpa nagusiek, Maud Angelica Behn eta Leah Isadora Behnek, bere amak eta osaba Norvegiako Haakon Magnus-ek.[4]
Bataio aitabitxi-amabitxiak: aitaren aldeko amona, Marianne Solberg Behn; amaren aldeko izeba, Mette-Marit Norvegiako printzesa; Alexia Greziako printzesa, Christian Udnæss, Carl Christian Christensen, Anbjørg Sætre Håtun eta Sigvart Dagsland.[5]
Konfirmazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 urteko irailaren 3an Bærum-eko Jar elizan jaso zuen konfirmazioa.
Ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norvegiako ohorezko sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Harald V.a Norvegiako erregearen Zilarrezko Jubileuaren Oroitzapenezko Domina (2016ko uztailaren 17an).[6]
- Her birth – Verdens Gang, September 29, 2008
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Marta Luisa de Noruega, embarazada por tercera vez. 13 de marzo de 2008.
- ↑ La princesa Marta Luisa, madre de otra niña. 29 de septiembre de 2008.
- ↑ «La princesa Marta Luisa da a luz a su tercera hija, que se llamará Emma Tallulah» Diario ABC 30 de septiembre de 2008.
- ↑ Bautizada Emma Tallullah, tercera hija de la princesa Marta Luisa de Noruega. 20 de enero de 2009.
- ↑ Emma Tallulah Behn er døpt. 20 de enero de 2009.
- ↑ Harald y Sonia de Noruega celebran sus 25 años en el trono. 18 de enero de 2016.[Betiko hautsitako esteka]