En Comú Podem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
En Comú Podem
Bozeramailea Xavier Domènech
Sorrera 2015eko urria
Egoera Martxan
Ideologia politikoa Ezkerra, katalanismoa eta subiranismoa
Eserlekuak erakundeetan Gorte Nagusietan: 12 Senatuan: 3
[http://encomupodem.cat encomupodem.cat]

En Comú Podem-Guanyem el Canvi, kataluniar ezkerreko koalizio politiko bat da, Podemosen alderdi kataluniarrek osatzen dutena. Besteak beste, Iniciativa per Catalunya Verds, Esquerra Unida i Alternativa, Equo eta Barcelona en Comúk osatzen dute. 2015ean sortu zen alderdia, urte horretan ospatu ziren hauteskundeetara aurkezteko, Espainiako gorteetan. Alderdiko zerrendaburua Xavier Domènech da.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koalizioa, Podemos osatzen dituzten alderdi guztien antzera, ideologia eta pentsamendu ezkertiarrekoa da. Bestalde, katalanismoan ere sinisten du eta burujabetzaren alde dagoen alderdi bat da. Esan beharra dago, Kataluniako krisialdi politikoan, hainbat aldiz agertu dela independentziaren kontra Kataluniako parlamentuan, Catalunya Sí que es Pot alderdia, En Comú Podemekin batera, Podemos osatzen duen beste alderdi bat.

2015ean izandako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean alderdi hau Espainiako gorte nagusietarako hauteskundeetara aurkeztu zen eta 350 diputatutik, 12 lortu zituen. Bestalde, Senatuan, 3 ordezkari ditu, 265etik. 927.940 boto lortu zituen guztira, gehienak Bartzelonako probintzian, guztizko botoen %26 inguru.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1]Alderdiaren webgune ofiziala