Enara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enara
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Azpiordena: Passeri
Familia: Hirundinidae
Vigors, 1825
Generoak

19, ikusi testua.

Enara (aitzineuskaraz: *eNala[1]) edo elaia (aitzineuskaraz: *eLana[2]) Hirundinidae familiako hegazti paseriformeen izen arrunta da.

Enaren banaketa kosmopolita da, mundu osoan bizi eta habia egiten baitute, Antartikan salbu. Familiaren jatorria Afrikan dagoela uste da, eta jatorriz habia zuloetan egiten zutela; oraindik ere Afrikan dute espezieen aniztasunik handiena. Europa eta Ipar Amerikako zenbait espezie distantzia luzeko migratzaileak dira; Afrikako espezieek, berriz, ez dute migratzen. Espezie batzuk giza jardueren ondorioz iraungitze arriskuan daude, baina beste batzuk gizakiek ingurumenean egin dituzten aldaketen ondorioz abantaila lortu dute eta gizakiei lotuta bizi dira.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia bi azpifamiliek osatuta dago: Pseudochelidoninae (Pseudochelidon generokoak) eta Hirundininae hain zuzen ere[3]. Guztira 83 espezie ditu, 19 generotan banaturik:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  2. Koldo Mitxelena (1976). Op. cit..
  3.   Turner, Angela; Rose, Chris (1989), Swallows and martins: an identification guide and handbook, Houghton-Mifflin, ISBN 0-395-51174-7 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enara Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Hirundinidae