Edukira joan

Enbor (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal folkak 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera izan zuen bilakaeraren adibide esanguratsuenetakoa izan zen Enbor taldea. Garaiko beste talde batzuek bezala (Haizea, Izukaitz), Ingalaterratik zetorren folk eta rock progresiboaren eragina jaso zuen, eta hori euskal herri musikarekin eta jazz ukituekin uztartu zuen. Ibilbide laburra egin zuen, baina argitaratutako bi diskoak, Enbor (Xoxoa, 1979) eta Katebegiak (Xoxoa, 1980), pieza preziatuak bilakatu dira denborarekin bildumazaleen artean.[1]

  1. «Enbor» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-08-09).