Enbor entzefaliko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Enbor entzefalikoa, enbor zerebrala edo zurtoin zerebrala ere deitua; mesentzefaloak, entzefaloaren enborreko zubia (Valorioren zubia izenarekin ere ezagutua ) eta bizkarrezur–erraboilak (muin luzanga izenarekin ere ezagutua ) osatzen dute.

Aurreko garunaren , bizkarrezur-muinaren eta nerbio periferikoen arteko komunikazio biderik handiena da. Enbor entzefalikoak hainbat funtzio kontrolatzen ditu; horien artean, arnasketa, bihotz-erritmoaren erregulazioa eta soinuaren lokalizazioaren lehen mailako alderdiak; azken hau substantzia grisez eta zuriz osaturik. Substantzia grisak nukleoak eratzen ditu substantzia zuri barruan; substantzia zuria hiru mota ezberdinetan sailkatu ahal izatea eragiten duena:

1. Garezur-pareen jatorri erreala irudikatzen duten erdialde segmentarialak.

2. Enbor entzefalikoan dauden nukleoak; hiru elementu hartzen dituztenak:

  • Sentitze-bide txandak.
  • Enbor zerebralaren elkar bideen jatorria.
  • Nahi gabeko bideen eragileen jatorri.

3. Eraketa edo substantzia sarekera: efektu erraztailea edo inhibitzailean jardunez, hainbat prozesutan parte hartzen duten neurona – multzoa; ala nola, lo – bijilia egoera.

Erdialde segmentarialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garezur-pareen jatorri erreala irudikatzen dute, eta somatomotorea, somatosensitiboa, biseromotora eta biserosensitiba jarduerarekin bat datoz. Somatomotores-a nukleoak bi zutabetan banatzen dira: Dortsal bat, somatiko jatorria duten muskuluetako inerbazioaren eragilearen arduraduna den lerro ertainetik hurbil dagoena; eta begietako eta mihiaren muskuluetako muskulu eragile estrintsekoak baita nukleoak barne hartzen dituena:

  1. Begiko nerbio motor komuna edo III. parea: Silvio-ko akueduktura hurbila den mesentzefaloaren alderdi altuan dago kokaturik. Nukleo honetatik egile okular nerbioa edo III. garezur-parea irtengo da.
  2. Troklearra edo IV parea: mesentzefalo beheko alderdian dago kokaturik. Bertatik irtengo da nerbio patetikoa edo IV. garezur-parea, zeinen zuntzak kontrako aldeak izango diren.
  3. Kanpoko begiko nerbio motorra edo VI. parea: protuberantzia mailan aurkituta.
  4. Hipogloso handia edo XII. parea: protuberantziako behealdearen eta erraboileko goialdearen artean kokaturik, bertatik irteten da XII. garezur-parea edo nerbio hipoglosoa, mihiaren muskuluak inerbatzen dituena.


  • Bentral bat, kanpotik kokatuta, inerbazioa eskaintzen die arkuetatik ondorioztatutako egiturei eta pitzadura brankialei eta honako nukleoak biltzen ditu:

1. Trigeminoaren motorra edo nukleo mastekatzailea: protuberatziaren nagusia. Bertatik irteten dira trigeminora gehituko den nerbio mastekatzailea osatzen duten nerbio-zuntzak edo V. garezur-parea.

2. Aurpegikoa edo VII . parea: protuberantziaren beheko alderdian dago kokaturik. Hemendik aurpegiko nerbioa edo VII. garezur-parea irteten da. Irtetean, bere axoia lerro ertainera zuzentzen da lehenik eta behin kanpoko motor okularraren nukleoa inguratu egiten du eta horrela, aurpegiko lehen belauna eratzen dute; (gertaera honek ezkerreko aldean baita eskuinean ematen direla kontuan izan behar da). Honen ondoren entzefaloaren enborretik irteten da alde batetik.

3. Anbiguoa: elkarturiko bi nukleok osatzen dute. Erraboilean eta protuberantzian zehar hedatzen da. Somatomotoras zuntzen jatorria da, goitik beherantz, baita glosofaringearena, eta neumogastrikoarena.

4. Osagarria edo espinala: mendekoena da. Bertatik ateratzen da bigarren mailako nerbioa (XI. garezur-parea). Egile batzuek nukleo anbiguoaren eratzailetzat hartzen dute. Bizkarrezur-muin zerbikalean jarraitzen du bizkarrezurreko nerbioko nukleoarekin.

Nukleo somasensitiboak ere bi zutabetan bana daitezke:

  • Dortsal bat, honelako nukleo motak hartzen ditu:

1. Estatu akustikoak, nukleo bestibularretan azpisailka daitezkeenak ( hauek, orekarekin dute erlazioa ). Kanpoko angeluko laugarren bentrikuluko zoruan daude kokaturik, non bertan, eminentzia edo trigono akustikoa osatzen dute.

2. Faszikulu bakartiko nukleoa , laugarren bentrikuluko zoruko kanpoko hegal zuriari dagokio, eta Wrisber-eko bitartekariaren (VII. bis); glosofaringeoko (IX.) eta nerbio zehaztugabeko (X.eko) jatorri erreala da; azken honetan sortzen dira VII. bis eta IX. zuntzak , dastamen – nukleoa osatzen dituztenak.

  • Eta bentral bat, trigeminoaren (V. parearen) nukleoa edo Rolandoren nukleo gelatinakara osaturik. Entzefaloaren enborrean zehar hedatzen da, pedunkulu zerebraletako kalotaren beheko sektoretik Rolandoren substantzia gelatinakaraz jarraitzen duen erraboilaren behealderaino.