Edukira joan

Enbrioi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enbrioia garapenaren lehen etapetan dagoen organismo zelulanitza da. Sexu bidez ugaltzen diren organismoetan, espermatozoide eta obulu baten bateraketak, ernaltze prozesuan, zigoto baten eraketa adierazten du, bi "guraso"en DNAren konbinaketa bat du.

Bere eraketaren hurrengo pausoan, zigotoak zatiketa prozesu bat hasten du, zelula kopuruaren handitze bat bultzatzen duena, blastomero izena hartzen dutena. Geroago, ezberdintze zelular prozesu bat hasten da, gorputzeko organo eta ehun ezberdinak eratuko dituena, ezarritako patroi baten arabera, azken organismoan amaitzeko. Ezberdintze zelular prozesu honetan hiru etapa ezberdin daitezke: blastulazioa, gastrulazioa eta organogenesia.

Enbrioiaren garapena amaitzen denean, organismoak umeki izena hartzen du eta, erditze unerarte bere garapena jarraituko du.

Giza enbrioiaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
9 asteko giza enbrioia.

Haurdunaldia, espermatozoide batek obulu bat ernaltzen duenean hasten da, eta zigoto bat sortzen da, emakumearen Falopioren tronpa izeneko obulu hodian gertatzen den prozesua. Zigotoa, lehenik, bi zelulatan banatzen da, ondoren, lau, zortzi, hamasei, hogeita hamabitan, laugarren egunean morulara iritsi arte. Zigotoak bere bidea jarraitzen du umetokian kokatzen den arte, ernaltzea gertatu eta handik 4tik 7 egunetara. Ernaltzea gertatu eta hogeita hamar ordura, zigotoak bere lehen zatiketa zelularra jasaten du.

Enbrioiak, hala deitzen baita une honetatik aurrera, zatitzen jarraitzen du Falopioren tronpa zeharkatzen ari den heinean. Umetokiaren paretan, gutxi gora-behera, ernalkuntza gertatu eta 6 egun geroago kokatzen da. Une horretan, disko erako enbrioi masa duen zelula esfera bat bihurtu da. Bigarren astean, plazenta eratzen hasten da, enbrioia elikatzen duena, hasierako hiru ehun mota ezberdinez osatua: endodermoa, mesodermoa eta ektodermoa. Hirugarren astean zehar, hodi neurala eratzen da, nerbio sistemaren aurrekaria. Enbrioiaren atzealdean somita edo somite izeneko gihar ehun masak eratzen dira, eta, hortik, organo eta guruin garrantzitsuenak sortuko dira. Odol hodiak, eta liseriketa barrunbearen lehen urratsak, aste honen azken aldera agertzen dira.

Lehen hilabetea amaitzen denean, organo garrantzitsu guztiak garatzen hasiak daude. Begiak, nabari daitezke, besoak eta hankak agertzen hasten dira, eta, lehen aldiz, lau barrunbetako bihotz bat punpaka hasten da. Prozesu honetan zehar, umetokian segmentatzen hasten da, eta blastula egoerara heltzen da. Blastozitoan gertatzen diren aldaketa batzuk ezberdintzea eta bi zelula mardultasunen eraketa zehazten du: bata, barrukoa, enbrioblastoa, enbrioiaren egitura propioak sortzen dituena, eta bestea, kanpokoa, trofoblastoa, plazenta eta enbrioiaren beste eranskinak eratzen dituena. Endometrioa elikatzen da eta blastozitoa har dezake, eta, behin han, hau, amaren odol hodiekin kontaktuan sartzen da. Enbrioia plazentara lotzen duen zilbor-hestea ere eratzen da. Bigarren hiruhilekoan, fetua idarrez hasten da mugitzen. Hirugarren hiruilekoan, fetua erabat garatzen da eta gizakion antzekoa da guztiz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]