Edukira joan

Endara urtegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Endara urtegia
Geografia
HustubideaEndara ibaia

Endara urtegia edo San Anton urtegia Nafarroako Lesaka udalerriko lursailetan dagoen urtegi bat da. 1988an eraiki zen. Urtegia Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean kokatuta dago, Aritxulegi mendigaina eta Gipuzkoako mugatik oso hurbil.

Aiako harria, Bianditz eta Kopakarri mendiak ere paraje hauetatik oso gertu daude.

San Anton eguna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero urtarrilaren 17an, San Anton egunez, bertan jende ugari bildu ohi da. Antzinako San Anton auzoa gaur egungo urtegiaren uren azpian gelditu zen, aldiz San Anton baseliza ozta-ozta lur lehorrean gelditu eta San Anton eguneko erromesaldia han ospatu ohi da.[1]

GR 11 ibilbidea ingurune hauetatik igarotzen da, Higer lurmuturretik Berarako doan tartean hain zuzen ere. Aiako Harriaren aldetik dator bidea, Ursain lepotik, eta urtegiaren gaineko zubia zeharkatu eta gero San Anton baselizara iristen da. Hortik, aldapan gora segitzen du bideak, Olaberri baserria albo batean lagata eta Telleriako edo San Anton leporaino.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]