Endaraerreka
| Endaraerreka | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 11,3 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°14′25″N 1°46′52″W / 43.240363°N 1.781116°W |
| Kokapena | Euskal Herria |
| Hidrografia | |
| Arroaren azalera | 19,32 km² |
| Arro hidrografikoa | Bidasoaren arro hidrografikoa |
| Ur-emaria | 1,01 m³/s |
| Iturburua | Lesaka |
| Bokalea () | Bidasoa |
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Endara (argipena)».
Endaraerreka[1] Euskal Herriko erreka da, Bidasoaren ezkerraldeko adarra, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoan zehar doana. 11,3 kilometro luze da, eta 19,32 kilometro koadroko arroa dauka.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lesakan du iturburua, Bianditz mendiaren ekialdeko isurialdean.[1] Ipar-ekialderako norabidea du, eta Bianditz eta Aiako Harria mendilerro granitikoa zeharkatzen ditu.[3] Beheko aldean, 4 kilometroz, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko muga egiten du, Endarlatsan Bidasoarekin bat egin baino lehen.[2]
Endaraerrekaren arroan bi urtegi daude: Domiko eta San Anton.[2]
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izokin arruntaren presentzia nabarmentzen da. Lehenago kantauriko isurialde osoan ugaltzen zen espezie hori, baina egun haren populazioak asko murriztu dira. Horretaz gain, amuarrain arruntak, aingirak eta zarboak ere badaude. Arrainak ez diren espezieen artean, Pirinioetako desmana eta ur-zozoa dira aipagarrienak.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b 166. araua: Euskal Herriko ibaiak. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-1-10).
- ↑ a b c d Oregi Bastarrika, A., ed. Caracterización de las masas de agua superficiales de la CAPV. II. Ecorregionalización y estado ecológico de los ríos de la CAPV Eusko Jaurlaritza, 92-93 or..
- ↑ a b Estonba Mintxero, Mikel. Bidasoa ibaia. Elhuyar aldizkaria, 1993/01/01, aldizkaria.elhuyar.eus (kontsulta data: 2025-1-10).
