Endika Mogrobejo Ladrero

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:10, 27 apirila 2015

Endika Mogrobejo Ladrero bizkaitar marrazkilaria eta argitaratzailea izan zen (Bilbo, 1942). Bizkaiko genealogia eta armarriak aztertzeari ekin zion 1971. urtetik aurrera. Txistulari, Zeruko Argia, Dantzari, Anaitasuna, Kili-Kili, Agur, Deia eta La Gaceta del Norte aldizkarietan plazaratu ditu lan aipagarrienak. Bizkaiko herri askotako historia ere aztertu du (Getxo, Lemoa, Zeberio, Gatika, Igorre, Sopela, Gernika, Garai, Karrantza, Muskiz, Berriz, Mendexa, Amoroto, Jatabe...). Mogrobejorenak dira, halaber, Euskal Abizenen Itzerrozko Hiztegia (1982), Cuadernos de Genealogía y Heráldica (1986-1988), Euskadiko Armarriak eta Los Zuloaga, una dinastía de artistas obrak.


Erreferentziak