Endroke
Endrokea edota arrokatzea, xakean erregea eta bi dorreek parte hartzen duten jokaldi bat da. Xakean jokalariak jokaldi bakar batean bi pieza mugi ahal ditzazkeen mugimendu bakarra da.
Bere helburua erregea arerioaren erasotik babestea da.
Endrokea honetan datza: Erregea jokalariaren lehen lerroan ezker ala eskuinera bi lauki mugitu eta era berean hura mugitu den aldeko dorrea zeharkatzera doan erregearen hurrengo laukira mugitzea. Honela erregea arrokatua edo endrokatua (gotortua) gelditzen da.