Eneko Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eneko Agirre
Eneko elhuyar Aitziber Agirre RuizeArkautekoa.png
Bizitza
JaiotzaEibar1968ko martxoaren 16a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaArantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Kepa Sarasola Gabiola
Doktorego ikaslea(k)David Martinez
Inigo Lopez-Gazpio
Arantxa Otegi
Mikel Artetxe Zurutuza
Josu Goikoetxea Salutregi
Xabier Saralegi Urizar
Aitor Gonzalez Agirre
Ander Barrena Madinabeitia
Ander Intxaurrondo Gonzalez de Langarika
Aitziber Atutxa Salazar
Oier Lopez de Lacalle Lekuona
Eli Pociello Irigoyen
Mikel Lersundi Ayestaran
Nicolai Erbs (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta hizkuntzalari konputazionala
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenakXuxen
EDBL
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Association for Computational Linguistics
Ixa taldea
HiTZ zentroa

Inguma: eneko-agirre-bengoa-00

Eneko Agirre Bengoa (Eibar, 1968ko martxoren 16a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa eta Ixa Taldeko kidea da. Informatika Fakultatean lan egiten du 1988etik, Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean, eta euskararen prozesamendu automatikoa lantzen duen HiTZ zentroko zuzendaria da 2019tik.[1] 2021ko Espainiako Informatika Saria eman zion arloko SCIE elkarteak (Sociedad Científica Informática de España).[2][3]

Ikasketak eta doktorego-tesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990an lortu zuen Informatikako lizentziatura EHUko Informatika Fakultatean. Hurrengo ikasturtean 'Ezagutzan oinarritutako sistemak' masterra (Master of Science KBS) egin zuen Edinburgheko Unibertsitatean.

1999an Informatikako doktore titulua lortu zuen EHUko Informatika Fakultatean. Tesian kontzeptuen arteko erlazioak automatikoki antzemateko metodo bat asmatu zuen, Arantza Diaz de Ilarraza eta Kepa Sarasolaren zuzendaritzapean, ontologiak erabiliaz dentsitate kontzeptualaren ideia asmatu zuen orduan problema horri ekin ahal izateko.[4] Ixa Taldeak hasita zituen euskararen lexikografia, morfologia eta sintaxia automatikoki aztertzeko lanak, eta hura izan zen lehenengo urratsa semantikari ekiteko, hitzen esanahiak automatikoki lantzeko. Hitzen esanahien arteko antzekotasunak automatikoki deskubritzeko lehen urratsak izan ziren haiek.

Gizakiok era naturalean erabakitzen dugu edozein bi gauza zein puntutaraino erlazionatuta dauden edo ez. Ahalmen horri erlazio-izaeraren neurri deitzen diogu, hau da, bi hitzen arteko erlazioak zer indar duen neurtzen duen ahalmena. Erlazio-izaeraren neurria formalizatu eta inplementatu ahal izateko, baliabide lexikal egituratuak behar dira. Tesi-lan hartan ekarpen nagusiak bi izan ziren: 1) ezagutzan oinarritutako hitz eta kontzeptuen arteko erlazio-izaera formalizatzea, eta 2) hiztegietatik erauzitako baliabide lexikal egituratuak aberastu eta sendotzeko metodoa definitzea.[4]

Geroago, urteetan, alor horretako nazioarteko ikerlarientzako erreferentzia izan da Agirre ren lana . Gaur egunean hitzen esanahien alorra neurona-sareekin eta hitz-bektoreekin lantzen da, eta Agirre hainbat tesi eta proiektu zuzentzen ditu gai horiekin.

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle kontratatuen artean gorengo maila adierazten duen irakasle oso kategoria lortu zuen 2017an, bazebilen irakasle gisa 1995etik, baina lehenago ere 1988an bazebilen irakasten, urte hartan, oraindik informatikako ikasle soila zela, C programazio-lengoaiaz eta UNIX sistema eragileaz ikastaro bat eman zuen Iñaki Alegriarekin Udako Euskal Unibertsitatean Iruñean.[5]

Euskara unibertsitatean sartzeko prozesuaren barruan hainbat irakasgai irakatsi ditu euskaraz, horien artean daudela Lengoaia informatikoak, horien konpilazioa, hizkuntzaren prozesamendua, adimen artifiziala, testu-corpusak, lexikografia konputazionala dira irakatsi ohi dituen gaiak.[6]

Kudeatzailea eta antolatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ixa taldeko sorreran parte hartu zuen oraindik lizentziaturako ikaslea zela, Xuxen zuzentzaile ortografikoaren lehenengo prototipoak programatzen, bekadun, Montse Maritxalarrekin batera. Urteak pasata, UPV/EHUn Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko zuzendaria izatera ailegatu zen (2017-2019).

HITZ ikerketa-zentroaren sortzaileetako bat izan zen eta bigarren zuzendaria bihurtu zen 2019an Arantza Diaz de Ilarraza utzi zuenean.[7]

Adituak eta doktoreak hezteko eragilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berak pertsonalki 12 doktorego-tesi zuzendu ditu. 150 artikulu argitaratu ditu informatikaren, adimen artifizialaren eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arloetan.[8][9] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 35 lan baino gehiago agertzen dira.[10]

Baina berak zuzendu dituen tesietatik harantzago 1991. urteaz geroztik Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailak sustatutako doktorego-programetako irakaskuntzaren arduraduna eta partaidea izan da, eta 2006tik aurrera, berriz, master honen arduraduna da: "HAP: Hizkuntzaren azterketa eta analisia/Análisis y procesamiento del lenguaje”, baita izen bera duen doktorego-programarena ere.

Unibertsitateko graduen mailatik harantzago, hizkuntza-teknologian profesional adituak eta doktoreak hezteko eragile nagusia izan da bere tesia bukatu zuenetik, hasieran gai hori lantzen zuten doktorego-ikastaro espezifikoak ematen. Gero 2001 eta 2006 urteen artean UEU eta EHUren artean sortu zuten Hizkuntza eta Teknologia (HIZTEK) berezko tituluko irakaslea izan zen, baita 2006tik aurrera Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua master ofizialean ere. Euskaraz ematen da master-titulu hori hasieratik, eta ingelesez ere 2014tik, ordudanik koordinatu izan baita Europa mailako Language and Communication Technology Erasmus Mundus Masterrarekin. Nazioarteko kontsortzio zabal batean integratuta, kontsortzioan orokorrean ematen den ingelesaren ikuspuntu globalaz gain, baliabide gutxiko hizkuntza baten ikuspegia gehitzen diote EHUko partaideek.

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktorego-programan guztira 55 tesi irakurri dira euskaraz lerro honetan 1988tik, eta azkenaldian 26 tesi aurkeztu dira 2012-2020 urteetan.

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semantika konputazional lexikalean oinarritzen da Agirreren ikerketa, hau da, adimen artifizialaren eta hizkuntza naturalaren prozesamenduaren arloetan (hizkuntzalaritza konputazionala ere deitzen zaio). Hitzen esanahia aztertzen du, hitzen irudikapenak, hitzen antzekotasunaren konputazioa eta haien desanbiguazioa barne (hitzen adiera-disanbiguazioa eta entitate izendunen desanbiguazioa). Bere ikerketa-lerroen barruan sartzen da teknika horiek beste alor hauetan aplikatzea ere: itzulpen automatikoan edo informazioaren berreskurapenean (informazio-sistemak) eta medikuntzan (osasun-informatika). Eta noski, diziplina arteko arloa izanik, ikerketa garrantzitsua da hizkuntza-ikasketetarako lanetan ere.

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa ikertalde finkatuko ikertzaile nagusia da. Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan binaka berrikusitako nazioarteko 150 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, batez ere arlo hauetan: Ezagutza Lexikala Eskuratzea, Hitzen adiera-desanbiguazioa eta Prozesamendu Semantikoa. LEXicon (SIGLEX) Interes Bereziko Taldeko Hizkuntzalaritza Konputazionaleko Elkarteko idazkari eta lehendakaria izan da, nazioartean erreferente nagusia den Computational Linguistics elkarteko Kontseilu Editorialeko kidea, eta gaur egun ACLko Transaction-en editorea da. Semantika Lexiko eta Konputazionalari buruzko Konferentzia Bateratuaren (LZM) sortzaileetako bat da; orain, laugarren edizioan.

Gutxienez, Europako 9 ikerketa-proiektutan izan da tokiko taldearen buru (LIHLITH, ESANAHIA, BIDEAK QTLEAP, KYOTO, NEWSREADER, LOCLOUD, OPENER eta MUSTER. Baita estatu mailako beste batzuetan ere (KNOW, KNOW2 eta UnsupNMT). Hizkuntza naturalaren eta itzulpen automatikoaren teknologiak sustatzeko Espainiako plan nazionaleko “Adituen Batzordeko” kide izan zen 2016. urtean. (Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako (SETSI).

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat sari lortu ditu Eneko Agirrek koordinatzen duen HiTZ taldearekin eta Ixa Taldearekin, besteak beste hauek:[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muñagorri Garmendia, Lander. (2020-10-19). ««Ordenagailuekin elkarrizketan euskaraz aritzeko ahala badago»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  2. Espainiako Informatika-Ikerketa Sari bi Eneko Agirre eta Mikel Artetxerentzat – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad Científica Informática de España (SCIE). (2021). Otorgados los Premios de Investigación SCIE-FBBVA 2021 – SCIE. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
  4. a b Agirre Bengoa, Eneko. (1999). Kontzeptuen arteko erlazio-izaeraren formalizazioa ontologiak erabiliaz: dentsitate kontzeptuala. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-061-0. (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  5. Agirre Bengoa, Eneko; Loinaz, Iñaki Alegria. (1988). C programazio-lengoaia eta UNIX sistema eragilea. (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  6. «Eneko Agirre Bengoak emandako irakasgaiak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  7. Unanue Irureta, Maialen. (2018-12-09). ««Itzultzaile automatiko batek ez du sekula pertsona batek bezala itzuliko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-10).
  8. «Eneko Agirre» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  9. «Scopus preview - Agirre, Eneko - Author details - Scopus» www.scopus.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  10. «Eneko Agirre Bengoa :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  11. «Sariak | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
  12. (Gaztelaniaz) «Fallados los Premios de Investigación Sociedad Científica Informática de España (SCIE) – Fundación BBVA» FBBVA 2021-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  13. (Ingelesez) «COLING’2020 outstanding papers announcement» COLING’2020 2020-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  14. Campos, Jon Ander; Cho, Kyunghyun; Otegi, Arantxa; Soroa, Aitor; Agirre, Eneko; Azkune, Gorka. (2020-12). «Improving Conversational Question Answering Systems after Deployment using Feedback-Weighted Learning» Proceedings of the 28th International Conference on Computational Linguistics (International Committee on Computational Linguistics): 2561–2571. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  15. Ixa ikerketa-taldeak Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketan saria jaso du – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  16. (Ingelesez) «COVID-19 Open Research Dataset Challenge (CORD-19)» kaggle.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  17. «Elkarrizketak sortzen - Ixa taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  18. Google-saria hirugarrenez irabazi du Eneko Agirre ixakideak – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  19. Google-ren ikerketa-saria Eneko Agirreri hitzen esanahiak grafikoki erakusteagatik – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  20. Google Research saria Eneko Agirre taldekideari – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  21. Ixa Taldea. (2013). Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Anton Abadia Saria, Euskararen normalkuntza lanetan izandako eraginagatik.. .
  22. Ixa Taldea, Abbadia Saria – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  23. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  24. EAMTko artikulu onenarentzako Springer saria IXA taldeari! – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]