Eneko Atxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eneko Atxa
Eneko Atxa cropped.jpg
Bizitza
Izen osoa Eneko Atxa Azurmendi
Jaiotza Zornotza1977ko irailaren  14a (41 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak sukaldaria

Eneko Atxa Azurmendi (Zornotza, Bizkaia, 1977ko irailaren 14a[1]) euskal sukaldaria da. Larrabetzuko Azurmendi jatetxearen jabea da.

Enekok Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen. Hainbat jatetxetan egin du lan, esaterako: Baserri Maitean, Zaldua Erretegian, Galdakaoko Andra Marin, Martin Berasategiren jatetxean, Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxean eta Axpeko Etxebarrin.

Sariak eta kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egile sukaldaritzan Espainiako chef gazteenari Saria. (2000)
  • Urteko sukaldaririk onena Frantziako Fourchettes klub ospetsuaren arabera.
  • Pil-pil sarietarako izendatua, teknika berritzailearen alorrean. (2005)
  • 2006an Azurmendi jatetxea Jatetxe Berri Onenaren sarirako izendatu zuten Internacional Madrid Fusión goi-bileran.
  • 2006an Food & Wine aldizkariak munduko jatetxerik onenen artean gomendatu zuen.
  • Michelin Gidak 2008ko edizioan izar bat eman zion Azurmendi jatetxeari.
  • 2011 urtean bigarren Michelin izarra eman zioten jatetxeari
  • 2012 urtean lortu zuen hirugarren Michelin izarra Azurmendi jatetxeak, Bizkaian hirugarren izarra lortzen duen lehen jatetxea da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)Eneko Atxa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eneko Atxa Aldatu lotura Wikidatan