Eneko Garzeitz Iruñekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eneko Garzeitz Iruñekoa
Iruñeko Monarka

Bizitza
Jaiotza 860
Heriotza 933 (72/73 urte)
Familia
Aita Gartzea Semenez
Ama Oneka Zangozakoa
Anai-arrebak
Leinua Semeno leinua
Jarduerak

Eneko Garzeitz Iruñekoa[1] IX. mendeko Iruñeko erregeorde edo erregekidea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semero leinuarena, Gartzea Semeroitz eta Oneka Zangozakoa zituen gurasoak. Seme nagusiena izanik aitaren oinordekoa izan omen zen.

Semero leinu euskaldunak, antza denez, Aritza leinuak kontrolatzen zuen beste Iruñeko Erresumaren zatia zuen kontrolpean. Rodako kodexean Iruñeko "beste zatiren" buruzagitzat hartzen dute, bigarren maila batean hala ere.

905eko estatu kolpearen ondorioz Antso Garzeitz bere sasianaia errege bihurtu eta bere familia erori zen: bere semeetako bat erail eta besteak erbestera joan ziren.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orti I.a Garzeitz Nafarroakoaren iloba zen Semera Beraskoitz ezkondu eta bost seme-alabak izan zituzten:

  • Tota Enekoitz, Gartzea Enekoitz Oltzakoa ezkondu zuena.
  • Gartzea, 905ean Ledean hil zena.
  • Semero, Kordoban erbesteratu zena.
  • Orti, Kordoban ere erbesteratu zena.
  • Antso, Kordoban ere erbesteratu zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren izendegian Gartzearen patronimikoa berariaz bildu ez bada ere, izen batzuen azalpenean Gartzeitz aldaera ageri da. Dena den, ez da aldaera hau Erdi Aroko dokumentazioan aurkitu dena Garzeitz baizik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lakarra de Miguel, José María. "Textos navarros del Códice de Roda". Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon. 1:194-283 (1945).
  • Pérez de Urbel, Justo. "Lo viejo y lo nuevo sobre el origin del Reino de Pamplona". Al-Andalus. 19:1-42 (1954).
  • Sánchez Albornoz, Claudio. "Problemas de la historia Navarra del siglo IX". Vianako Printze Erakundea, 20:5-62 (1959).