Eneko Velez Gebarakoa (7. kondea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eneko Velez Gebarakoa (7. kondea)
Inigo Velez de Guevara.JPG
enbaxadore

Bizitza
Izen osoa Íñigo Vélez de Guevara y Tassis
Jaiotza Gatzaga Buradon1566
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Madril1644ko urriaren 31 (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria

Eneko Velez Gebarakoa Tassis, zazpigarren Oñatiko kondea eta Villamedianako kondea (Gatzaga Buradon, 1566 - Madril, 1644ko urriaren 31a) euskal herritar politikari eta diplomatikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Petri Velez Gebarakoa, Buradon Gatzagako jauna, eta ama Maria Tassiskoa, Raimundo Tassiskoaren alaba (1515-1579), zituen. Petri Velez Gebarakoaren alaba zen Katalina ezkondu zenean Oñatiko konde ezkontide bihurtu zen, emaztearen neba bakarra Ladron Velez Gebarakoa Doverren 1588an Ingalaterrako armada borrokatzen ari zuela hil zelako. Era berean, 1622an Madrilean Joanes Tassiskoa, bere lehengusua eta Villamedianako kondea, hil zenean, bere tituluak ere jarauntsi zituen.

Eneko Filipe III.a Espainiakoaren gortean izan zen eta Flandriako gudetan hartu zuen parte, non preso hartu zuten. Diplomatiko munduan Espainiako enbaxadore izan zen Aulki Santuan, Savoian, Hungarian eta Vienan. Bertan Matias I.a Habsburgokoari lagundu zion Fernando II.a Habsburgokoa enperadore berria izan zedin eta honi Wallensteinen aurka.

Madrilen Filipe IV.aren balido izatekotan izan zen, baina honek Gaspar Guzmán, Olivaresko konde-dukea, nahiago zuen.

1644an hil zen Madrilen eta San Filipe elizan lurperatu zuten.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Velez Gebarakoarekin batera bederatzi seme-alabak izan zituen:

  • Petri, Milanon zaldi-istripu baten ondorioz hilda.
  • Joanes, erlijioan sartuta.
  • Eneko (1597–1658), 1648 eta 1653 artean Napoliko erregeordea.
  • Filipe Emmanuel, 1642an Perpignanen eroria.
  • Beltran, Monterealeko markesa eta Sardiniako erregeordea
  • Maria Ana, Musoccoko printzea eta Melzoko markesa zen Antonio Maria († 1678) ezkondu zuena.
  • Maria Angela, moja
  • Katalina, moja
  • Ana Maria, moja