Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia | ||
---|---|---|
| ||
![]() | ||
Datuak | ||
Izen laburra | AIEA eta IAEA | |
Mota | Nazio Batuek ezarritako erakundea | |
Herrialdea | Austria | |
Jarduera | ||
Kidetza | Digital Preservation Coalition eta International Association of Scientific, Technical and Medical Publishers | |
Eskumendekoak | ||
Enplegatuak | 2.500 (2021eko ekaina) | |
Agintea | ||
Zuzendaria | Rafael Grossi (en) ![]() | |
Egoitza nagusi | ||
Jabea | Nazio Batuen Erakundea | |
Zeren jabe | ||
Ekonomia | ||
Aurrekontua | 380.000.000 € (2021eko ekaina) | |
Historia | ||
Sorrera | 1957 | |
Jasotako sariak | Bakearen Nobel Saria (2005) | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia edo EANA[1] (ingelesez: International Atomic Energy Agency) Nazio Batuen Erakundearekin lotuta dauden organoetako bat da.
Erakunde hau Vienan hasi zen funtzionatzen, 1957ko uztailaren 29an. Urte bereko azaroan Batzar Nagusiak onartu egin zuen Agentziaren eta NBEren arteko harremana. Energia atomikoa mundu osoan bakea, osasuna eta garapena lortzeko erabiltzea bultzatu eta azkartu nahi zen honela.
Emandako laguntza helburu militarrekin ez dadin erabil dauka helburutzat. EANAk segurtasun nuklearrerako eta ingurugiroaren babeserako neurriak ezartzen ditu, kooperazio teknikoaren bidez herrialde kideei laguntzen die eta energia nuklearrari buruzko informazio zientifiko eta teknikoaren elkartrukatzea sustatzen du.
Garapen bidean dauden gobernuei laguntza emateko aholkulariak, ekipoa eta gaitasuna ditu. Ezagutza teoriko eta praktikoen transmisioa bultzatzen du, herrialde hartzaileek euren energia atomikoaren programak era eraginkor eta seguruan gauzatu ahal ditzaten.
Erradiazioen aurka babesteko segurtasun-neurri oinarrizkoak ere azaltzen ditu, eta praktika-araudiak argitaratzen ditu operazio jakin batzuen inguruan, material erradioaktiboaren garraioa barne.
2005ean Bakearen Nobel Saria eman zioten Mohamed ElBaradei bere zuzendariarekin batera.
Gaur egun ere EANAren egoitza Vienan (Austria) dago, eta 144 herrialde dira bertako kide.
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vatikano Hiria eta Nazio Batuen Erakundeko herrialde asko EANAko kideak dira.

EANAko kideak ez diren herrialdeak:
Andorra
Antigua eta Barbuda
Bahamak
Bahrain
Barbados
Bhutan
Burundi
Cabo Verde
Dominika
Ekialdeko Timor
Ekuatore Ginea
Fiji
Gambia
Grenada
Ginea
Ginea-Bissau
Guyana
Israel
Kiribati
Komoreak
Kongoko Errepublika
Laos
Lesotho
Maldivak
Mikronesiako Estatu Federatuak
Nauru
Nepal
Oman
Papua Ginea Berria
Ruanda
Saint Kitts eta Nevis
Saint Vincent eta Grenadinak
Salomon Uharteak
Samoa
San Marino
Santa Luzia
Sao Tome eta Principe
Somalia
Surinam
Swazilandia
Tonga
Trinidad eta Tobago
Turkmenistan
Tuvalu
Vanuatu
EANAtik erretiratu diren herrialdeak:
Ipar Korea (1974–1994)
Kanbodia (1958–2003)
Onarpen-dokumentuen berrespena jasotzeko dauden herrialdeak:
Togo (2004)
EANAren presidenteak historian zehar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdea, izena | Aldia |
---|---|
![]() |
1957–1961 |
![]() |
1961–1981 |
![]() |
1981–1997 |
![]() |
1997 - Gaur egun |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) EANAren webgune ofiziala
- (Arabieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Errusieraz) (Txineraz) Nazio Batuen sistemaren organigrama