Energia iturri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Energia iturriak energia eskuratzeko bidea ematen duten fenomeno eta baliabideen multzoa dira. Besteak beste, energia iturri dira eguzkia, haizea, ura, petrolioa, ikatza, eta gizakiaren eta beste animalia batzuen mugimendua.

Energia lana sortzeko gaitasunarekin lotuta dago. Gizakiaren edozein ekintzak energiaren beharra dauka, baina helburu bakoitzerako, baliabide-mota jakin bat erabiltzen da. Gizakiak hainbat energia-mota tradizional erabili izan ditu (giza indarra, animalien indarra, egurra, ura eta haizea). Energia-iturri modernoak historian zehar aldatuz joan dira, besteak beste, honako faktore hauen eraginez:

Eguzki panela.
  • Baliabide jakin baten garestitzea.
  • Energia batzuk besteak baino eraginkorragoak izatea.
  • Baliabide berriak aurkitzea.
  • Energia-iturriak agortzea.
  • Ingurumenari kalte txikiagoa egitea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela ia milioi bat urte gizakia sua erabiltzen hasi zen, eta naturak emandako energia erabili du. Aitzinean, gure arbasoek, uraren, haizearen eta animalien indarrak erabiltzen ikasi zuten. XVIII. mendearen amaierara arte, egurra zen bero-energia iturri nagusia.

Esaterako, Erdi Aroan haize errotak eraikitzen zituzten garia ehotzeko eta geroago, aro modernotik aurrera, energia elektrikoa sortu dugu. Horri esker energia iturri berriak aurkitu ditugu gure eguneroko bizitzarako baliogarriak direnak.

XIX. mendean, lurrun-makina agertzean, ikatza energia-iturri nagusia bilakatu zen. XIX. mendearen azkenaldian argindarra eta petrolioa agertu ziren, eta XX. mendearen erdialdean energia nuklearra. Energiaren kontsumoak gora egin du. Horren ondorioz, industriaren premiak handitu dira, eta gizarte industrialen bizi-maila hobetu. Normalean, energia gehien kontsumitzen duten lurraldeak eta gehien ekoizten dutenak ez dira berak. Gobernuek, errekurtsoen kudeatzaile gisa, eta gizarte osoak duten kezka nagusiak honako hauek dira: baliabideak agortzea, energia alferrik erabiltzea eta energia-ekoizpenak ingurumenari egiten dion kaltea.

Gizakiaren energia iturri garrantzitsuenak erregai fosilak dira; alde batetik ikatza, lantegietako lurrun-makinak eta etxebizitzetan erabili ahal izateko, eta beste aldetik, petrolioa eta bere deribatuak industrian eta garraioetan (autoak bereziki). Energia eolikoa, hidraulikoa eta biomasaa ere garrantzitsuak dira, baina ez hainbeste. Gaur egun, hala ere, baliabide fosilak agortzeko bidean dira.

Energia iturrien motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia berriztaezinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilerarekin agortzen diren energia-iturriak dira. XX. mendearen amaieran, eredu energetiko nagusia eztabaidatzen hasi zen bi arrazoiengatik:

Eraketa-ziklo geologikoei lotuta daude. Kontsumo altuaren ondorioz erreserbak ahitzen doaz, berriz ere eratzeko baino askoz ere abiadura handiagoan, eraketa-prozesuak milioika urte irauten baitu. Energia mota honek erabiltzeko kopuru finko bat dauka, hau da, behin naturan aurkitzen dugun guztia erabilita ezingo dugu berriz erabili, milioika urte pasa beharko direlako berriz eratzeko.

Ezaugarriak:

• Etengabeko ahitzea kontsumoaren ondorioz. • Munduko eskaera gehienari erantzuten diote. • Banaketa geografiko desorekatua. • Ustiatze garestia eta ingurumenarentzat kaltegarria.

  • Ikatza: baliabide fosil guztien artean, ikatza izan zen erabili zen lehena.
  • Gas naturala: Petrolioaren hobi beretan egoten da. Bero-ahalmen handia dauka. Erabilera asko hedatu da etxeetan eta merkataritzan.
  • Petrolioa: mineral naturala da, kolore iluneko erregaia eta hidrokarburoz osatuta dago. Jatorria uretako organismoen, animalien eta landareen deskonposizioan dago, oxigenorik gabeko inguruneetan eta beroaren eta presioaren eraginez. Meatokiak geruza iragaztezinen bidez eta gaineko gas naturalezko poltsen bidez babestuta daude.

Petrolio-hobi bat aurkitzea lan konplikatua eta luzea da. Baliabide horren %60 itsasoaren azpian dagoela kalkulatu da, eta handik ateratzeko itsas plataformak jartzen dira. Hobietatik ateratako petrolio gordina petrolio-ontzien bidez garraiatzen da findegietara. Findegiak gune kontsumitzaile nagusietan kokatzen dira.

XIX. mendearen amaieran hasi zen petrolioa energia-iturri eta industria-lehengai gisa erabiltzen. Petrolio produkzioa oso azkar hazi zen, eta gaur egun energia-iturria nagusia da.

Energia berriztagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia berriztagarrien artean aipagarriena eta gure eguneroko bizitzan duguna Eguzkia da. Ez dira inoiz agortzen da. Energia hauek energia iturri naturaletik datoz eta ez dute inolako kutsadurarik sortzen. Gaur egun gero lehen baino garrantzitsuagoak dira berotegi efektuaren eraginez, honek lurra kaltetzen baitu eta energi mota hauek ez.

Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa, eta baliabide erregaien ondorio txarrak, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.

  • Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten.
  • Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean.
  • Agorrezinak edo oso ugariak dira.
  • Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.