Eneritz Gorrotxategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eneritz Gorrotxategi
Bizitza
JaiotzaGabiria, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Twitter: eneritz_gz Edit the value on Wikidata

Eneritz Gorrotxategi (Gabiria, Gipuzkoa, 1985) kazetaria, ama, euskaltzalea, dantzazalea eta euskal kultura mugimenduzalea da. [1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bekadun hasi zen Euskadi Irratian, 2006. urtean, Aperitifa saioan. Gerora, atal desberdinak ezagutzen joan da bertan. Informatiboetan ere jardun du. Dena den, beste toki batzuetan ere ibili da lanean; Euskal Herriko Trikitixa Elkartean eta Goierriko Hitza-n. Kazetaritza oso gustuko du, jende eta gauza berriak ezagutzeko aukera ematen baitu.

Euskadi Irratiko ‘Hitza jolas’ bertsolaritza saioaren gidaritza hartu zuen 2021ean. Nikolas Aldaik, lehenengo, eta Xabier Sukiak, ondoren, egindako lanari jarraipena eman nahi zion, ukitu berridun saioan. Gustura eta ilusio handiarekin hartu zuen programaren parte izatea.

«Nire asmoa da entzule denentzako moduko saioa egitea, bertsozale amorratuentzat eta ez direnentzat» «Irratiak ere birpentsatu behar du bere etorkizuna, informazioa kontsumitzeko modua aldatu delako»

Bertsozalea da, baina ez da bertsoa zainetan behar duen horietakoa edo saio guzti-guztietara joaten den horietakoa, baina bai, atzetik, beti segi izan du bertsolaritza. 90eko hamarkada hasieran hasi zen Nikolas Aldai. Euskal Herrian zehar zuen grabatzaile sare bati esker dokumentu pila bat jaso zituen, eta jakin izan zuen horri garrantzia ematen. Artxibo handi bat osatu zuen, dokumentazio lan mardula eginez. Aldaik, Xabier Sukiari pasa zion lekukoa. Aldairen bidea oso ondo ezagutuz ekin zion Sukiak, eta denbora dexente egin zuen.

Eneritzi tokatu zitzaion Nikolas Aldairen omenezko saio bat egitea, eta pixka bat gehiago ezagutzeko aukera eman zion horrek. Horrez gain, Euskadi Irratian lanean sartu zen hartan, taldean bazkaltzera joaten zirela, baita bera ere, eta oroitzapen oso goxoa du. Beti zuen hitz bat eskaintzeko, oso argia buruz. Urrian egin zuten programa berezia eta hor utzi zuten, egunen batean Hitza jolas hasiko zen hari hori zintzilik.

Irratiaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen, etxean irratia piztu eta konpainia egiten zuen, ordutan. Orain, mobila eskuan hartu eta podcasten bidez, orain gauza bat, gero bestea entzuten du jendeak. Esparru digitalak asko eragin du eta etorkizunari begira, garai berrietara moldatu behar da.

[3]

Osinalde Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauza handia bezala bizi izan dute herrian Osinalde Saria. Aurrena izaten zen, bertsolariei eta afaltzera etortzen zirenei zerbitzatzera joatea. Abentura bat zen Eneritz eta lagunentzat. Bertsolariak kantuan ari zirenean, isil-isilik ibili behar zuten, eta bertsolariak isiltzen zirenean, orduan hasten zen zalaparta, platerak mugitu eta, barre batean ibiltzen ziren, gustura!

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mikrofono aurrean lehen aldiz jartzea bezala izan da». (Noiz kontsultatua: 2022-06-23).
  2. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «[Eneritz Gorrotxategi: «Mikrofono aurrean lehen aldiz jartzea bezala izan da» - Prensa - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-23).
  3. Urkizu, Urtzi. ««Hutsune handi bat zen saioa ez egotea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]