Edukira joan

Enewetak

Koordenatuak: 11°30′00″N 162°20′00″E / 11.5°N 162.33333333333°E / 11.5; 162.33333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Enewetak
Datu orokorrak
Garaiera5 m
MotaAtoloi eta lurraldeko administrazio-erakunde
Azalera5,85 km²
Geografia
Map
Koordenatuak11°30′00″N 162°20′00″E / 11.5°N 162.33333333333°E / 11.5; 162.33333333333
UTC orduaUTC+12:00
Honen parte daRalik Chain (en) Itzuli
ProtektoratuAlemaniar Ginea Berria
Estatu burujabe Marshall Uharteak
Ur-gorputzaOzeano Barea
Ivy Mike hidrogeno bonbaren leherketa.

Enewetak (edo Eniwetok) Marshall Uhartetako atoloia da, Ozeano Barean. Berrogei uhartetxo dira, 60 km², eta erdian 30 km-ko diametro duen aintzira du. Bertan Ameriketako Estatu Batuek saio nuklearrak egin zituen XX. mendearen erdialdean, bertako bizitza guztia ezabatuz.

Nabigatzaile espainiar batek aurkitu zuen atoloia, 1529an, Álvaro de Saavedra Cerón. Saavedrak lurra zapaldu zuen, hori egiten zuen lehen europar izanik. Los Jardines izena eman zion.

1944ko otsailaren 17tik otsailaren 23 arte inguru honetan Enewitokeko gudua gertatu zen, Bigarren Mundu Gerraren barruan, Ozeano Barearen kanpainan. XX. mendean ere, 1948ko apirilaren 14tik 1958ko abuztuaren 18 artean, Ameriketako Estatu Batuek saio nuklear batzuk egin zituzten uharteetan, atoloia erabat suntsituz. 1952an lehen bonba termonuklear leher arazi zuten.

1977-1980 artean, hormigoizko kupula (Runit kupula) Runit uhartean eraiki zen lurzoru erradioaktiboak eta hondakinak gordetzeko. Runit kupula ondatzen ari da eta tifoi batek urratu lezake, aintziraren sedimentuak jasotakoak baino erradioaktiboagoak badira ere.[1]

2010ean 664 pertsona bizi ziren inguru horretan.[2]

Nuklear probak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Hotzaren testuinguruan, hamar urtetan, estatubatuarrek 44 bonba nuklear eztanda arazi egin zuten atoloian. Bonba proiektu desberdinetakoak ziren:

  • Sandstone operazioa
  • Greenhouse operazioa
  • Ivy operazioa
  • Castle operazioa
  • Redwing operazioa
  • Hardtack operazioa

Bonba horien artean hauek izan ziren ezagunenak:

  • X-Ray (37 kilotona), historia unibertsalaren seigarren bonba atomikoa. Eztanda 1948ko apirilaren 14an eragin zuten, Engebi uhartean, atoloiaren iparraldean.
  • Yoke (49 kt): 1948ko apirilaren 30ean, Aomon uhartean, atoloiaren ipar-ekialdean.
  • Zebra (18 kt): 1948ko maiatzaren 14an, Runit uhartean, atoloiaren ekialdean.

Ekosistema guztiak suntsitu zituzten eta urtetan ezinezkoa izan zen atoloian bizitzea. 1952an bonba termonaklurrearekin, eztandaren erdigunean, 15.000.000 gradu heldu ziren; tenperatura hori Eguzkiren erdian omen dago. Tenperatura horrek segundu gutxi batzuk iraundu zuen baina dena desager arazi egin zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]