Haurra eserlekuan (Berthe Morisot)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enfant au fauteuil (Berthe Morisot)» orritik birbideratua)
Haurra eserlekuan (Berthe Morisot)
Jatorria
Sortzailea(k)Berthe Morisot
Sorrera-urtea1884
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Bildumaezezaguna
Argumentu nagusiaJulie Maneta
Historia
Erakusketak“Impressionisti Segreti” in Palazzo Bonaparte (en) Itzuli

Haurra eserlekuan (frantsesez: Enfant au fauteuil), Neskatoa panpinarekin (frantsesez: Jeune Fille à la poupée) izenez ere ezaguna, Berthe Morisot inpresionista frantziarraren erretratua da, 1884. urtekoa, bere hainbat lanetan bezala, bere alaba Julie Manet erabili zuena modelorako[1].

Inpresionista askoren (Renoir edo Mary Cassatt adibidez) gaia izan zen eseritako haurrak margotzearena, baina konbentzioetatik urrundu zen Morisot enkoadre ez zentratu batekin. Hala ere, lana amaitu gabe utzi zuen, neskaren zangoen inguruak ertakusten duen bezala. Bere alabaz esan ohi zuen Morisot amak: "Bibi (Julieren goitizena) bezalako modelo batekin, poliki egin behar da lan, bestela dena alferrik galtzeko aukera dago"[1].

Bilduma pribatu baten jabetzakoa da margolana, erakutsi zuten Parisko Orsay Museoan 2019an, Berthe Morisoti buruzko erakusketa handi batean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Musee d'Orsay / Berthe Morisot erakusketa. (2019). info panela: Enfant au fauteuil. (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  2. «Berthe Morisot (1841-1895) - Musée d'Orsay» m.musee-orsay.fr (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]