Enkarterri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Picto infobox map.png
Enkarterri
Bizkaia, Euskal Herria

Longitas mendia.JPG

Longitas mendia
Kokapena

Enkarterri armarria

Bizkaia - Enkarterrien kokapena.svg
Ezaugarriak
Azalera 430,32 km²
Biztanleria 31.984 (2016)
Dentsitatea 74 biztanle/km²
Udalerriak Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla
Herririk handiena Zalla (8.376 biztanle)
Webgunea http://http://www.enkarterri.org Enkarterriko Mankomunitatea

Enkartazioa edo Enkarterri[1] (gaztelaniaz La Encartación, Las Encartaciones) Bizkaiko mendebaldean kokatzen den eskualdea da. Gainera, Bizkaiko Batzar Nagusien osaera aukeratzeko foru hauteskundeetan Bizkaia banatzeko hauteskunde-barruti baten izena ere bada, bai eta eskualde historiko eta geografiko bat ere, nahiz eta mugak gaur egungo eskualdearekin bat ez datozen.

Muga egiten du iparraldera Kantabria, hegoaldera Gaztela eta Leon eta Araba, ekialdera Bilboaldea eta mendebaldera Kantabriarekin. Balmaseda du hiriburu, eta historikoki eskualde honen barruan egon dira gaur egungo Ezkerraldeko udalerri asko. Gaur egun, ordea, 10 udalerrik osatzen dituzte Enkarterriak: Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla, guztira 30.000 biztanle baino gehiago dituela.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turtziozko San Roke auzoaren ikuspegia.

Mugakide hauek ditu: iparraldera eta mendebaldera Kantabria (Castro Urdiales, Guriezo, Soba, Rasines, Ramales eta Villaverde Turtzioz); hegoaldera Aiaraldea (Aiara eta Okondo) eta Burgos (Mena Harana); eta ekialdera Bilboaldea.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria Udalerria Alkatea Alderdi Politikoa Biztanleria (2016) % Biztanleria Lurraldea km²
Escudo de Artzentales.svg Artzentales José María Ignacio Iglesias Aldana EAJ 732 2,29 36,70
Escudo de Balmaseda.svg Balmaseda Alvaro Parro Betanzos EAJ 7.619 23,82 22,30
Escudo de Galdames.svg Galdames Asier Larruzea Garagorri EAJ 819 2,56 44,50
Escudo de Gordexola.svg Gordexola Angela Maria Egia Liñero EAJ 1.702 5,32 41,50
Escudo de Gueñes.svg Gueñes Imanol Zuluaga Zamalloa EAJ 6.607 20,66 41,49
Escudo de Carranza.svg Karrantza Raúl Palacio Portillo Karrantza Zabala 2.745 8,58 137,66
Escudo de Lanestosa.svg Lanestosa José Angel Ranero Santisteban EH Bildu 280 0,88 1,25
Escudo de Sopuerta.svg Sopuerta Emilio Reina Laiseca Agrupación Electoral Independiente (AEI) 2.584 8,08 42,90
Escudo de Trucios.svg Turtzioz Jose Manuel Coteron Fernandez EAJ 520 1,63 30,99
Escudo de Zalla.svg Zalla Javier Portillo Berasaluze Zalla Bai 8.376 26,19 31,03
GUZTIRA 31.984 %100 430,32 km²

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurtzat ematen dugun idatziriko izenik zaharrena INCARNATIONES da, 1175. urtean idatzia. Gero, gehien erabili izan direnak La Encartación, Las Encartaciones, Enkarterri, 1976tik aurrera eta Enkartazioak. Esanahia, agian, In gal nationes, nazio keltetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Enkarterriko historia»

Enkartazioko historian, historiaurrean hasita, 37.000 urte dute Karrantzako giza aztarna zaharrenek. Orain 2.200 urte inguru autrigoiak agertze nomen dira, VI. mendetik aurrera haiei buruz idazteari uzten zaiola. Erdi Aroan kokatzen dira lurralde honekin lotura duten gertaera nagusiak, Avellanedako Batzarretxearen sorrera, ia 500 urtetako bizimodu kuasi independentea bertako foruari esker, bandoen arteko liskarrak, meatzen jabetza eta ustiapenegatiko gora beherak, geroko diputazioaren presio ekonomikoak, bigarren gerra karlista, bertako sozialismoaren sorrera, euskal abertzaletasunaren sorreran eragina eta 109 urtetako enkartazionismoaren aldarrikapena. Foruaren lehenengo idazkera 1394koa da, Gernikakoa baino 58 urte lehenago. Bigarrena 1503an, Abandoko Naxa kaleko etxe batean sinatua. 1.804. urtetik aurrera Gernikako Juntetxean dago ordezkatuta Enkartazioa, berezko barrutian. 1836tik aurrera denok, kantabruak, enkartauak, bizkaitarrak, euskaldunak... espainol egin nahi gaituzte legez ere. Egun, Bizkaiko eskualdeetako bat kontsideratzen dute gehienek Enkartazioa, ez denok.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, Enkarterri hamar errepublikatan banatuta zegoen:

Gainera, lurraldean hiru hiribildu daude, politikoki Bizkaiko hiribilduekin batera zeudela:

Badaude beste leku batzuk historian zehar Enkartazioarekin lotura izan dutenak: Barakaldoko elizatea; Castro Urdiales 1394 eta 1471 artean Bizkaiko Jaurerriaren parte zenean; Mena Harana eta baita Burgosko probintziako leku batzuk Bizkaiko Jaunek konkistatuta. Villaverde Turtzioz, kantabriar enklabea, Antonio Truebaren aburu, "haran hau, fisiko eta Historikoki Enkarterriek propioa dute".

Hausteskunde-barrutia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979. urtetik aurrera Bizkaiko Batzar Nagusien osaera aukeratzeko foru hauteskundeetan Bizkaia lau hausteskunde-barrutitan banatuta dago, horien artean bat Enkarterria da, Batzar Nagusien 51 batzarkidetik 13 aukeratuz.

Barrutia 20 udalerrik osatzen dute: Abanto, Alontsotegi, Artzentales, Balmaseda, Barakaldo, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trapagaran, Turtzioz, Urtuella, Zalla eta Zierbena.

Enkarterriko Mankomunitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enkarterriko Udal Mankomunitearen kideak hauek dira: Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla.

Mankomunitatearen egoitza Zalla udalerriko Aranguren auzoan dago, La Inmaculada auzoko 15. zenbakian, eta haren presidentea Ester Lasa da, Zallako zinegotzia ere dena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enkartazioko nekazaritza oso emankorra da: frutak, artoa, patata, indaba, tomatea, piperra eta txakolina. Lurraldea menditsua da oso, larrez beteta abeltzaintza aurrera eraman dezan. Eskualdea Txakolinaren ekoizle nagusietakoa da, Zalla eta Balmaseda egiten dute batez ere.

Harrobi eta meatoki asko ditu, (burdinazkoak Erromatar Inperiotik xurgatuak). Ipar partean, Triano mendilerroa (Muskizen hasita eta ekialdeko Barakaldora joaten dena, Kadagua ibaiaren ipar ertzean) hain burdin aberatsa dauka, non Plinio Zaharrak ia duela bi mila urte , Kantabriako itsas partean hainbeste burdina zuen non burdinazkoa zen mendi malkartsu eta garaia bazegoela esan baitzuen.

Karrantza aldean, Armañon ingurua parke naturala izendatua izan da 2006ko irailean. Horrez gain, Ordunteko mendilerroa ere babestuta dago, udalerriaren hegoaldean daudenak.

Eskualdeko mendirik nabarmenenak hauek ditugu: Ordunteko mendilerroan, Zalama (1.336 m, Bizkaiko hirugarren tontorrik altuena), Balgerri (1.106 m), Burgueno (1.043 m), Ilso de Estacas (1.037 m), Maza del Pando (1.021 m) eta Kolitza (879 m). Bestela, Gallarraga (902 m), Eretza (887 m), Armañon (854 m), Peña´l Moru (821 m), Peña´l Mazu (821 m), Picu la Len (803 m) ditugu.

Hizkuntza eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimiaren arabera, Enkartazioak hizkuntza aldetik gune ezberdin bi daukala esan daiteke, gutxi gora- behera Castro Urdialesera zihoan erromatar galtzadak banatuta. Mendebaldeko aldean, hau da, Lanestosa, Karrantza, Turtzioz eta Artzentalesen euskaraz ez da inoiz jatorriz egin, bai bestela kantabru edo montañesa, toponimia, hiztegia eta arkitekturari ondo begiratu ezkero. Eremu honek bat egiten du mendebaldean dituen Kantabriako lurrekin. Balmaseda hirian ere ziuraski kantbrua izan da jatorrizko hizkuntza, baina bereziagoa izan da ertaroko hiri izaeragatik. Balizko marra horren ekialdean, ostera, Zalla, Gueñes, Gordexola eta Galdames herrietan euskararen presentzia historikoa argia da, zenbat eta ekialderago, argiagoa. Gordexolako eta Galdameseko azken euskaldun zaharrak XIX. mendean galdu zirela aipatzen da, hain zuzen ere azken euskal hiztun enkartaziotarra Simona Unanue izan zela esan eta idatzi izan da ere, Gordexola eta Okondo arteko Dubalza (Idubaltza) baserrian bizi izandakoa, 1850ean hil zena.

Gaur egun, bestela, egoera horrelakoa izango zen:

Euskaldunak Elebidun pasiboak Elebakar erdaldunak
Enkartazioa %4,2 %12,9 %82,9
Hizkuntzen erabilera Euskara Gaztelania
Enkartazioa %4,2 %95,8
Euskararen jakintza
%17,1

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdean berezko etxabereen arraza ugari eta aipagarriak daude: Ekidoen artean Lautzako zaldia, zaldi montxinoa eta Enkarterriko astoa ditugu. Bestela, azienda zurian Karrantzako ardi muturbeltz eta Karrantzako ardi muturgorriak ditugu, eta azienda gorrian behi montxina. Azkenik, Enkartazioko billano eta Enkartazioko txakur billanoak ere aipatzekoak dira.

Zuhaitzei dagokienez, Enkarterrin ez ditugu ikusten Bizkaiko beste zonalde batzuetan dauden konifera kopurua, bertako haritz, pago eta gaztainondoak ugariagoak izanda, batik bat lurraldearen mendebaldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enkarterri Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]