Enkaustika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Solunto-ko (Sizilia) K.a. I mendeko enkaustika adibidea. (Palermo-ko museo arkeologikoa).
Solunto-ko antzerki maskara.
Ama birjina umearekin (Santa Katalina monasterioa, Sinai).

Enkaustika, Greziako enkaustikos ( 'sutan grabatuta') hitzetik eratorria da. Pintura teknika bat da eta bere ezaugarri nagusia argizaria pigmentu modura erabiltzean datza; hala bada, sortutako nahasketak oso trinkoak eta krematsuak dira. Pintura eskuila edo espatula bero baten bidez aplikatzen da. Akabera lihozko trapuekin egindako leunketa bat da, (kasu honetan ez du aglutinatzaile gisa jokatzen, babes gisa baizik) eta aldez aurretik hedatutako argizari geruza baten gainean egiten da. Prozesu honi enkaustikazioa deritzo eta Vitruviok, erromatar arkitekto eta ingeniariak ezin hobeto deskribatzen du. Honela dio:

"Pinturaren gainean argizari geruza bero bat ezarri behar da eta ondoren leundu lihozko trapu oso lehor batzuk baliatuz ."

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.