Enplegu-eskaera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enplegu-eskaera negozio-dokumentu estandar bat da, eta enpresaburuek garrantzitsutzat ikusitako galderekin prestatzen da. Enpresa barruan eginkizun zehatz bat betetzeko hautagairik onena zehazteko erabiltzen da. Bi modutara aurkez daiteke: enpresako giza baliabideen sailak emandako postulazio-formulario estandar gisa edo postulazio-gutun gisa. Dokumentuak, hautagaia lanposturako egokia den zehaztu ahal izateko, enpresari jakinarazten dio prest dagoela eta gogoa duela enpresako langile izateko, bai eta haren kualifikazioak eta oinarriak ere.[1]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enplegu-eskaerak lanaren izaeraren eta kontratatzen duen pertsonaren lehentasun pertsonalen arabera ezberdinak izaten dira. Enplegu-eskaerak, gutxienez, eskatzaileak legalki enplegatua izateko baimena duela ziurtatzen duen informazio nahikoa ematea eskatzen du. Eskaerak pertsona horrek bere gaitasun, hezkuntza eta esperientziari buruzko informazio garrantzitsua ematea ere eskatzen du.

Eskaera bera eskatzailearen alfabetatzearen, kaligrafiaren eta komunikazio-gaitasunen proba txiki bat da. Arretarik gabeko enplegu-eskatzaile batek bere burua deskalifikatu dezake gaizki betetako eskaera batekin.

Eskaerak, halaber, edozein aurrekari penalen berri ematea eska dezake, bai eta enplegatzaileari aurrekarien egiaztapen egokia egin ahal izateko informazio nahikoa ematea ere. Enplegatzaileek ezingo dute lanarekin lotuta ez dauden gaieri buruzko galderak egin, adibidez, ikuspegi politikoa edo sexu-orientazioa.

Lanaren eta enplegatzailearen arabera, eskatzaileak eskaera online, paperez edota email bidez egin beharko du.[2][3]

Aurkezpen-gutuna

Enplegu-eskaera motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enplegu-eskaera enplegatzailearen araberakoa da. Enplegu-eskaera bat hainbat modutan osa daiteke.

Online enplegu-eskaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean enplegatzaile baten webgunean osatzen direnak. Milaka gune daude zure CVa online argitaratzeko eta online enplegu-eskaera bat osatzeko. Batzuetan, Monster.com edo Indeed.com bezalako lan-tauletan edo lana bilatzeko motorretan erabil daiteke.

Aurrez aurreko enplegu-eskaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa askok, batez ere txikizkako enplegatzaileek eta ostalaritzakoek, espero dute eskatzaileek aurrez aurre aplikatzea. Ez da online aplikatzea bezain zaila, baina aplikatzeko prest egon beharko duzu, eta, agian, momentuan elkarrizketatzeko.

Paperean egindako enplegu-eskaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrez aurre egindako eskaeretan, batzuetan, paperezko postulazio-formularioak egoten dira.

Posta elektronikoko lan-aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak eskatzeko posta elektronikoa erabiltzean, garrantzitsua da zure komunikazio guztiak paperezko eskaera bat bidaltzen ari bazina bezain profesionalak izatea.[4]

Curriculum Vitae eta aurkezpen gutuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zure curriculumaren helburua da hautaketaren arduradunaren arreta bereganatzea, zure prestakuntzak, gaitasunek eta esperientziak aukera eman diezazuten zehaztasun handiagoz ebaluatuko duten multzora pasatzeko.

Zure curriculumak argia eta zehatza izan behar du, eta zure ibilbide profesionaleko elementu erabakigarriak nabarmendu behar ditu, zure ustez interesgarrienak direnak xede duzun enpresarentzat.

Lan-eskaera motaren arabera, aurkezpen-gutun bat erantsi beharko duzu. Bertan, konpainiara zergatik jotzen duzun azalduko duzu, eta lanpostu jakin baterako hautagai egoki bihurtzen zaituzten gaitasunak nabarmenduko dituzu, bai eta enpresarentzat positiboak izan daitezkeen beste motibazio eta interes batzuk ere. Ondo idatzitako gutuna izan behar da.[5]

Lan eskaintzari erantzun

Zure kontaktu-sarearen bidez aurkeztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betidanik, kontaktuen sarea oso formula eraginkorra da lana eskatzeko. Zure ezagunek, lankideek edo senideek zure hautagaitza aurkez dezaketen lan-eskaintzei buruz abisatu ahal dizute.

Gainera, zenbait kasutan, lanpostuaren ezaugarriei eta eskakizunei buruzko informazioa eman diezazukete, eta informazio hori oso baliagarria izango zaizu zure lan-bizitza idazteko eta lanposturako egokiena zer den alegatzeko. Erabili sare sozialak zure lan-egoeraren berri emateko, eta jarri harremanetan enplegua aurkitzen lagun diezazuketen sektoreko profesionalekin.[2]

Informazio okerra ematea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio zehatza ez ematea arrazoi izan daiteke kontrataziorako kontsiderazioa amaitzeko edo enplegua amaitzeko, baldin eta informazio okerra pertsona kontratatu ondoren jakiten bada.[3]

Empléate[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE), enpresa eta biztanleeri eskainitako enplegu ataria da, bertatik interakzio zuzen, aske, erraz eta doakoa eman daiteke enplegua eskaini (enpresak) eta eskatzen (biztanleria) dutenen artean. Empléate atariak honako aukerak eskaintzen dizkie bere erabiltzaileei:

Eskainitako aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.Eskaintza desegokiak ezagutzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileak atarian argitaratutako lan-eskaintza baten edukia desegokitzat jo dezake.

2. Praktiketako eskaintzak ezagutzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Empléate barruan, atari laguntzaileetan praktiketako eskaintza gisa sailkatutako eskaintzak identifikatzen dira. Empléate atarian alta emanda dauden enpresei kontratu mota horrekin eskaintzak argitaratzeko aukera ematen zaie. Enplegu-eskatzailea erraz sar daiteke horrela sailkatutako eskaintzetara, atariko eskaintzen bilatzaileko iragazkiak erabiliz.

3. Gizarte-ekonomiako enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Empléate atarian alta eman dezakete, gizarte-ekonomiako enpresa direla adieraziz.

4. Enplegatu atarian eskuragarri dauden irudi eta edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileak atari honetan eskuragarri dauden enplegu-eskaintza guztiak, hutsik dauden lanpostuak, azken kontratazio-datuak, kontratatuen dauden lanbideak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Lanbideen Behatokiaren erreferentziazko informazioa eskura ditzake.

5.Empléaten atari laguntzaileetako lan-eskaintza guztiak sartzen dira.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko eskaintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enplegu-atariko nazioarteko enplegu-eskaintzak ezagutu nahi badituzu, jarri bilaketa-barran interesatzen zaizun herrialdea, hiria edo lanbidea.

Enplegu-zentro bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enplegu-zentro bereziek helburu nagusi hau dute: desgaitasuna duten langileei lan produktibo eta ordaindua ematea, beren ezaugarri pertsonaletara egokitua, eta langile horiek lan-merkatu arruntean integratzea erraztuko duena.

Hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programa honen azken hartzaileak enplegu-zentro berezietako langile desgaituak izango dira, baldin eta ondoren deskribatutako kasuren batean badaude:

  • Garuneko paralisia, gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duten pertsonak, % 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun-maila aitortua dutenak.
  • Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonak, baldin eta % 65eko edo hortik gorako minusbaliotasun-maila aitortuta badute.

Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateek aurreko taldean sartuta ez dauden Enplegu Zentro Bereziko langile desgaituei ere eman ahal izango diete zerbitzua, baldin eta langile horiei eskainitako dedikazioak aurreko taldean aipatutakoen arreta kaltetzen ez badu.[6]

LANBIDE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LANBIDE da Eusko Jaurlaritzak lana bilatzeko prozesuan laguntza eta orientazioa emateko zure esku jartzen duen Euskal Enplegu Zerbitzua. LANBIDEko datu-basean lan-eskatzaile gisa izena emanda egoteko lanerako elkarrizketa bat egin behar duzu zure erreferentziazko enplegu bulegoan.(Erreferentziazko enplegu bulego hurbilena bilatu ahal izateko, hurrengo linkari lotutako orrialdera joan zaitezke bilaketa egiteko)[7]


Lan-merkatuan enpresen eta langileen arteko bitartekaritza-lanak egiteko zerbitzuak eta herritarrentzako eta enpresetarako laguntzen izapideak egiteko zerbitzuak esakintzen ditu; adibidez, lan-merkatuari buruzko informazioa, enplegurako orientazioa, lan-eskaintzak, enplegurako prestakuntza, autoenplegua...

Nork eman dezake izena enplegu-eskatzaile gisa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 16 urtetik gorako pertsonak.
  • Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batekoak edo beste herrialde batekoak diren pertsonak, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonak, betiere aipatutako baldintzak betetzen badituzte eta beste autonomia-erkidego batean izena emanda ez badaude.

Zer dokumentazio aurkeztu behar dut enplegu-eskatzaile gisa alta emateko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aldiz izena emateko, honako hau aurkeztu behar da:

  • Nortasun Agiri Ofizial bat (NANa, AIZ edo pasaportea, eta abar).
  • Erroldatze Ziurtagiria, helbidea Nortasun Agirian agertzen denarekin bat ez badator.
  • EBko herrialde batekoak ez diren atzerritarren kasuan: indarrean dagoen administrazio-baimena, eta iraungita badago, berritze-eskaera.
  • Lanbideko curriculumean barne hartu nahi den informazio akademikoaren edo profesionalaren ziurtagiri originalak.

Gauza bera al dira Lanbide eta SEPE (lehengo INEM)?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez, bi organismo bereiz dira, eta ematen dituzten zerbitzuak ere hala dira.

Enpleguarekin eta prestakuntzarekin lotutako zerbitzuak ematen ditu Lanbidek, enplegurako zerbitzu publikoa da.  Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) ere eramaten du.

SEPE, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (lehengo INEM), Gobernu Zentralaren Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren mendekoa da eta berak izapidetzen ditu langabeziagatiko prestazioak.

SEPEren bulegoak (lehengo INEM) Lanbideren bulegoen barruan daude fisikoki. [8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Significado de Solicitud de empleo» Significados Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
  2. a b https://www.educaweb.com/contenidos/laborales/como-buscar-empleo/solicitud-trabajo-primer-paso-encontrar-empleo/
  3. a b (Ingelesez) Careers, Full Bio Follow Linkedin Follow Twitter Alison Doyle is the job search expert for The Balance; Search, One of the Industry's Most Highly-Regarded Job; Doyle, career experts Read The Balance's editorial policies Alison. «Review a Job Application Form Sample» The Balance Careers Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
  4. (Ingelesez) Careers, Full Bio Follow Linkedin Follow Twitter Alison Doyle is the job search expert for The Balance; Search, One of the Industry's Most Highly-Regarded Job; Doyle, career experts Read The Balance's editorial policies Alison. «Review a Job Application Form Sample» The Balance Careers Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
  5. (Gaztelaniaz) «Definición de solicitud de empleo — Definicion.de» Definición.de Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
  6. (Gaztelaniaz) Estatal, Servicio Público de Empleo. «Ofertas de empleo» Servicio Público de Empleo Estatal Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
  7. (Gaztelaniaz) Lanbide. «Lanbide» www.lanbide.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  8. (Gaztelaniaz) «Información general de Lanbide» www.lanbide.net 2014-03-26 Noiz kontsultatua: 2020-12-15.

Ikus,gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]