Enrico Celio
| Enrico Celio | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1948ko urtarrilaren 1a - 1948ko abenduaren 31 ← Philipp Etter - Ernst Nobs →
1943ko urtarrilaren 1a - 1943ko abenduaren 31 ← Philipp Etter - Walther Stampfli →
| |||||||||||
| Bizitza | |||||||||||
| Jaiotza | Ambrì (en) | ||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||
| Heriotza | Lugano, 1980ko otsailaren 23a (90 urte) | ||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||
| Heziketa | Friburgoko Unibertsitatea | ||||||||||
| Hizkuntzak | italiera | ||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||
| Jarduerak | politikaria, abokatua, diplomazialaria eta kazetaria | ||||||||||
| Lantokia(k) | Berna | ||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||
| Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||||
Enrico Celio (Ambri, 1889ko ekainaren 19a – Lugano, 1980ko otsailaren 23a) suitzar abokatu, kazetari eta politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1943 eta 1948an.
Eskola garaian salestarrekin eta jesulagunekin ikasi zuen eta 1915ean literatura eta filosofian graduatu zen Friburgoko Unibertsitatean. 1916tik 1921era kazetaria eta egunkari-zuzendaria izan zen, eta 1921ean zuzenbide ikasketak amaitu zituen.
Alderdi Demokrata Kristauko kide izan zen eta 1913tik 1932ra Ticino kantonamenduko Kontseilu Handiko kide izan zen. Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen 1924tik 1925era, 1927tik 1928ra eta 1930etik 1932ra. 1940tik 1950era Suitzako Kontseilu Federaleko kide gisa Posta eta Trenbideak saila zuzendu zuen.
1943an eta 1948an Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen eta 1948ko Neguko Olinpiar Jokoak inauguratu zituen.