Enrique Areiltza Arregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Enrique Areiltza Arregi
Bizitza
Jaiotza Bilbo1860ko otsailaren 6a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1926ko ekainaren 14a (66 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak medikua

Enrique Areiltza Arregi, Areiltza Doktorea bezala ezagunagoa (Bilbo, 1860ko otsailaren 61926ko ekainaren 14) Bilboko mediku ospetsua izan zen.

Bilboko San Frantzisko kalean jaio zen. Valladoliden ikasi zuen medikuntza, eta espezializazioa Parisen egin zuen. 1880an Bilbora itzuli zen eta 1881. urtean Gallartan kokatuta zegoen Trianoko meatzari erietxeari hasiera eman zion, ospitaleko zuzendaritzaren ardura bere gain hartuz. Han, Enkarterrietan, hainbat langilerekin, meatzarirekin batez ere, harremanak izan zituen. Era berean, Bizkaiko meatzaldean ondu zituen bai bere heziketa zientifikoa, bai lan intelektuala, bai printzipio moralak.

Hain handia zen Enrique de Areilza sendagile-zirujauaren ospea, non 1897an Estatuko mediku nabarmenetakoek deitu baitzioten Cánovas del Castillo (atentatuagatik larri zaurituta) trata zezan. Areilzak “Sanatorio Bilbaino” sortu zuen 1898an, Bilboko Gordoniz Kalean. 1918an zuzendari izendatu zuten Basurtuko ospitalean, baina soldatari uko egin zion. Ospitale horretan, Anatomi patologikoko institutua sortu zuen.

Bilboko Indautxu auzoko Areiltza Doktorearen zumarkaleak berari zor dio izendapena.