Enrique Echeburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Echeburua

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1951 (72/73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Enrique Echeburúa Odriozola[1] (Donostia, 1951 - ) psikologo klinikoa da. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean arlo horretako katedraduna da. 2017an Euskadi Ikerkuntza Saria eskuratu zuen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Complutense Unibertsitatean eskuratu zuen psikologian doktoretza 1978an, eta 1989tik aurrera Psikologia Klinikoko katedraduna da. Batez ere bikotekideen kontrako indarkeria, sexu-erasoak, ludopatia eta substantziarik gabeko adikzioak eta antsietateari buruz (adibidez, Internetekiko adikzioa[3]) egin ditu bere ikerketak[2].

Berak diseinatutako programak hainbat instituzioetan erabiltzen dira, adibidez tratu-txarren ingurukoak[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da lehen deitura hori Echeburúa formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Etxeburua idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Press, Europa. (2018-05-08). «Enrique Echeburua psikologoa, 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  3. (Gaztelaniaz) «"Abuso de Internet" Enrique Echeburúak koordinatutako liburua | Jakiunde» www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  4. Irekia. «Irekia - Enrique Echeburua psikologoarentzat 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).