Enrique Sendagorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Enrique Sendagorta
Enrique Sendagorta.jpg
Bizitza
Jaiotza Plentzia1924ko uztailaren  17a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril2018ko urtarrilaren  5a (93 urte)
Hezkuntza
Heziketa Escuela Técnica Superior de Ingenieros Navales (Universidad Politécnica de Madrid) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak ontzi-arkitektoa eta enpresaburua
Enplegatzailea(k) SENER
Petronor

Enrique Sendagorta Aranburu (Plentzia, 1924ko uztailaren 17a - Madril, 2018ko urtarrilaren 5a) bizkaitar ingeniari eta enpresaburua izan zen.

Hainbat kargu izan zituen ibilbide luze eta emankor batean, hala enpresen barruan nola bankuetan. Denen artean Petronorren jokatutako rola azpimarratu behar da. Petrolio konpainiako fundatzaileetako bat izan zen, eta haren zuzendaritzan aritu zen 1976. urtera arte. Petronor eraikitzeko konkurtsoa irabazi zuen Senerrek, 1956an Sendagortak sortutako ingeniaritza enpresak. Senerrek, besteak beste, arma adimentsuak diseinatzen eta ekoizten ditu, misilak adibidez. Hil arte Sener Fundazioko presidentea zen Sendagorta. Finantza esparruan ere aritu zen, gainera. Banco de Vizcayako kontseilari ordezkaria izan zen, eta BBVko kontseilari gero. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Martin, Xabier (2018-1-6) «Enrique Sendagorta zendu da, Petronorreko fundatzailea» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean .