Enter the Void

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Enter the Void
Jatorria
Argitaratze-data 2009
Jatorrizko izenburua Enter the Void
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Kanada, Frantzia, Alemania eta Italia
Ezaugarriak
Genero artistikoa fantasiazko filma eta film dramatikoa
Iraupena 161 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Montreal eta Japonia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Gaspar Noé
Gidoigilea(k) Gaspar Noé
Lucile Hadžihalilović (en) Itzuli

[[Kategoria:Lucile Hadžihalilović (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Nathaniel Brown (en) Itzuli
Paz de la Huerta
Emily Alyn Lind (en) Itzuli
Gaspar Noé
Philippe Nahon
[[Kategoria:Nathaniel Brown (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Emily Alyn Lind (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea Gaspar Noé
Konpainia ekoizlea Wild Bunch (en) Itzuli
BiM Distribuzione (en) Itzuli
[[Kategoria:Wild Bunch (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:BiM Distribuzione (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Gaspar Noé
Bestelako lanak
Musikagilea Thomas Bangalter
Argazki-zuzendaria Benoît Debie (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Tokio
Kanpo loturak
enter-the-void.co.uk
Bideoa YouTube
Gaspar Noé eta Paz De la Huerta filmari buruzko galderak erantzuten Toronto International Film Festival-en.

Enter the Void Gaspar Noé zinemagileak zuzendutako eta idatzitako film frantsesa da. 2009ko Maiatzaren 22an estreinatu zen, Cannes Festibalean. Zientziafikziozko pelikula dramatiko eta experimentala da; Noé-k “melodrama psikodeliko” bezala definitzen zuen. Film honetako aktore nagusiak Nathaniel Brown, Paz de la Huerta eta Cyril Roy dira.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar (Nathaniel Brown) Tokyo-n bizi da bere arreba Lindarekin (Paz de la Huerta). Oscar drogak salduz bizirauten du eta Lindak stripper bezala lan egiten du. Alexek (Cyril Roy), Oscarren lagun onenak, Oscar drogen mundutik aldentzea nahi du eta bere interesa Hilen Liburu Tibetarra izeneko liburu budhistara eramaten saiatzen da, heriotzaren osteko bizitzari buruzkoa dena.

Alex Oscarrekin geratzen da bere pisuan eta batera joaten dira Victor izeneko lagun bati (Olly Alexander) drogak ematera. Bidean, Alexek azaltzen dio Oscarri batzuetan hil egin den pertsona baten espiritua bizidunen artean dabilela berraragiztatzen den arte. Oscar Victorrekin aurkitzen da The Void tabernan. Bertan, Oscar konturatzen da Victorrek traizionatu duela eta polizia sartzen da tabernan beren bila. Oscar bainugelan giltzaperatzen da droga botatzeko. Baina poliza-agente batek tiro egiten du atearen aurka eta Oscar hiltzen du.

Handik aurrera, Oscar izaki flotagarri bat izatera pasatzen da. Hasiera batean, bere bizitza guztia ikusten du: ume txikia zenetik Tokyo-ra bizitzera joan zen arte. Horren ostean, bere heriotzak izan dituen ondorioak ikusten ditu. Oscarren bidai astrala amaitzen da bere lehenengo oroipenean: jaio egiten denean.[2]

Ezaugarri bisualak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enter the Void filmaren ezaugarri bisualak nahiko bereziak dira. Izan ere, filmaren hasiera Oscarren begietatik ikusten dugu, hots, lehen pertsonazko ikuspegitik aztertzen dugu. Oscar heriotzaren ostean, aldiz, gorputzetik aldendu den arima bat garela sentiarazteko, hirugarren pertsonazko perspektiba hartzen du filmak. Ikuspegi hau lortzeko, Gaspar Noék garabiak eta bestelako makineria erabili zituen. Horrez gain, konputagailuz sortutako irudiak erabili ziren DMT bezalako drogek sortzen dituzten efektu psikodelikoak ikustarazteko.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enter the Void filmak hainbat sari irabazi ditu zine-festibal ezberdinetan:

2009ko Cannes festibaleko sekzio ofiziala irabazi zuen. Urte bereko Sitges festibalean, fotografia onenaren saria lortu zuen eta epaileen aipamen berezia izan zuen. Hau gutxi balitz, Neuchateleko Zine Fantastikoko Festibal

Internazionalean film onenaren saria eskuratu zuen.[3]

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film honen inguruko iritziak era askotakoak izan ziren. Le Monde egunkariko Thomas Sotinel kazetariarentzat, adibidez, filma erabat aspergarria izan zen: “Ideia bakun, estereotipo eta cliché-z betetako pelikula baino ez da”. Beste aldetik, TF1 telebista-kanaleko Romain Le Vern kazetariak adierazi zuen Noék lortutakoa tragikoa eta liluragarria dela aldi berean: "Stanley Kubrickek 2001: Odisea Espacial-en eskaintzen duen infinituari buruzko adierazpen bera egitea lortzen du Gaspar Noék galdera baten bidez: Zer gertatzen da gurekin hil ostean?”[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Enter the Void. . Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
  2. (Gaztelaniaz) Enter the Void (2009). . Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
  3. (Gaztelaniaz) Enter the void, ver ahora en Filmin. . Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
  4. (Gaztelaniaz) «Gaspar Noé, Enter The Void no apta para epilépticos» Negro White . Noiz kontsultatua: 2020-02-17.