Entsalada katiluaren greba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Entsalada katiluaren greba[1] 1970ko abuztuaren 23an hasi ziren greba serie, pikete jendetsu eta boikotak izan ziren, nekazaritzako langileek Estatu Batuetako historia osoan egin zuten grebarik handiena eragin zutenak.[2] Greba United Farm Workers-ek zuzendu zuen, International Brotherhood of Teamsters-en aurka. Entsalada katiluaren[3] greba eraso jurisdikzionala besterik ez zen izan, greban burutu ziren ekintzak ez zirelako erasoak soilik izan. Kaliforniako Nekazaritza Laneko Harremanei buruzko Legea berehala onartu zen grebaren ostean, 1975ean.[4]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negoziazio eskubide kolektiboak Estatu Batuetako langile gehienentzat orduko, Berreskurapen Industrialaren Nazio Legearen (NIRA) babesa izan zuten 1933an, lege horren 7. atalari esker. Nahiz eta NIRAk nekazariak ez salbuetsi Legearen babesetik, Roosevelt-en administrazioak, Kongresuko kideen babes politikoa lortzeko, argudiatu zuen nekazaritza-langileak baztertuta zeudela.[5] Erlazio Laboralen Nazio Legea (NLRA) iragarri zenean 1935ean, “nekazaritza blokeak” Kongresuan sortzen ari zen presioagatik, nekazaritza-langileak salbuetsi ziren.[5][6][7] Nahiz eta 1920, 1930 eta 1940. hamarkadetan nekazariak antolatzeko saiakerak egin, hauek ez zuten arrakastarik izan.[8]

1966ko abuztuan, National Farm Workers Association (NFWA) eta Agricultural Workers Organizing Committee (AWOC), aitortuta ez zeuden bi sindikatuek eta nekazarien batasuna eskatzen zuten beste sindikatu txikiek, United Farm Workers Organizing Committee sortzeko bildu ziren (United Farm Workers mugimenduaren aurrekaria). Filosofia baketsu bat hartu zuen mugimendua, nahiz eta batzuetan biolentzia antolatua, grebak, gose-grebak, boikotak, manifestazioak, mitinak eta abangoardia politikako hauteskunde kanpainak egin. United Farm Workers-ek (UFW) langile kopuru handia sindikatuetan parte hartzea lortu zuen.[4] Kasu batzuetan, UFWak aitorpena irabazi eta negoziazio batzuetan parte hartu zuen.[4][9]

Greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an, UFWa Delanoko mahats greba irabaztear zegoen.[4] 1969ko ekainaren 4an, 25 ekoizle txikiek produkzio ilarak apurtu zituzten industria guztiarekin batera,[10] eta 1970ko uztailaren amaieran greba bukatu zen.[11] UFWk uste zuen mahats nekazarien garaipenak beste produktoreek sindikatua aitortuko zutela eta berarekin kontratuak negoziatuko zituztela.

Baina UFW ez zen Delano mahatsetako greba aukera gisa ikusi zuen sindikatu bakarra. Kaliforniako Gatzaren haraneko sei mila langilek, Teamster-ek ordezkatuta, 1970ko uztailaren 17an erasotu zuten, herrialdeko uraza uztaren gehiengoa kontsumitzaileengan ez ailegatzea lortuz.[12] Izeberg urazaren prezioa hirukoiztu zen gau horretan zehar.[13] Greba uztailaren 23an bukatu zen, baina grebaren osteko kontratuak Treamster-ei eskubidea eman zien langileak sindikatuetan antolatzeko, ez UFWri.[14][15][16]

UFWa, nekazarien gaineko eskumena urte luzez izan zuena, haserretu zen, batez ere Teamster-ek ekoizleekin kontratu batzuk sinatu zituztenean inolako antolakuntzarik gabe ezta langileekiko babesik gabe.[16][17] UFWko liderra zen César Chávez gose-greba bat egin zuenean Teamster-en ekintzak salatzeko, estatuko tribunal batek galarazi zuen UFWko langileak lana ustea.[18] UFWek sekretupenko elkarrizketak izan zituen Teanster-ekin, lehenengo hauek greba bat egitea ekiditzeko.[19] Abuztuaren 12an nekarazi sindikatuari bueltatu zitzaion langileak eskuratzeko eskumena [14][20] eta FreshPict Foods (Purex Corporation-en menpekoa) eta Inter-Harvest (United Fruit Company-ren menpekoa) enpresek beste uraza ekoizleekin harremanak apurtu, eta UFW sindikatuarekin kontratuak sinatu zituzten.[14][21]

Baina abuztuaren 12ko akordioa apurtu egin, eta 5.000-7.000 UFW langile inguruk Gatzaren haraneko lanak utzi, eta greba konbokatu zuten abuztuaren 23an, Estatu Batuetako nekazari grebarik handiena egiteko.[2][22] Hurrengo asteetan langile gehiagok egin zuten bat grebarekin, beste sindikatu batzuk ere greba babesten zuten bitartean. Herrialdeko osoko ia uraza bidalketa guztiak eten ziren, eta haren prezioa bikoiztu zen gaua iritsi baino lehenago. Uraza produktoreek 500.000$ galdu zuten egin batean.[1][23] Estatuaren auzitegi batek Chávez norbanako eta UFW erakunde bezala agindu zien greba eteteko, baino bi hauek aginduari ezikusia egin zioten.[24] 1970ko irailaren amaieran, UFW erakundeak kontsumitzaileak bultzatu zituen boikot nazionalari bat egiteko, United Farm Workers-ek batu zituen uraza enpresentzat.[25] Biolentzia kasuak eman ziren larreetan, lasai hasieran, baina egunak pasa hala bortitzagoa. 1970Ko azaroaren 4an, eskualde-bulego bat bonbardatua izan zen.[26]

Abenduaren 4an Chávez atxilotua, lehen aldiz bere bizitza osoan, eta espetxeratua izan zen.[27] Kaliforniako Auzitegi Gorenak hilabete horretako 23an askatu zuten UFWko liderra, baina hurrengo egunean sei uraza produktore gehiagoren aurkako greba antolatu zuen.[28]

Greba 1971ko martxoaren 26an bukatu zen, Teamster-ek eta UFWk hitzarmen juridiko bat sinatu zutenean, UFWk langileak antolatzeko eskubidea berresten zuena.[29]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entsalada katiluaren grebak ez zuen UFWren eta Teamster-en arteko desadostasun jurisdikzionalekin amaitu. 1972an liskar gehiago sortu ziren bi taldeen artean, atxiloketa, pikete eta biolentzia gehiago ekarri zuena.[9][30] 1973ko apirilean, UFW “gure bizitzaren alde borrokan” zegoen eta boikot nazional bat egiteko mehatxuak egin zien Teamster-ekin kontratuak sinatzen zituen produktoreei.[31] 1973ko apirilaren 15ean UFWko milaka kidek piketeak egin zituzten nekazaritza eremuetan.[32] Atxiloketa asko eman ziren,[33] eta konderriko zenbait espetxeak atxilotuz beteta geratu ziren.[34] Bi sindikatuen arteko eraso antolatuak gero eta bortitzagoak bihurtu ziren, batez ere UFWko kideen aurka.[4][35] UFW sindikatuak zirudien gerra fisikoa, legala eta antolakundekoa galtzen ari zela.[36] Uztailaren 31an hirurogei baserritar erasotuak, abuztuaren 3an UFW piketea egiten zegoen langile bat fusilatua, abuztuaren 9an UFWko piketearien aurka bost bonba su-eragileak bota, abuztuaren 11an UFWko bi kide fusilatuak eta abuztuaren 16an beste UFWko kide bat eraila izan ziren, dena 1973. urtean.[37]

UFWk gerra galtzen ari zenez (finantzalki, legalki eta antolakundeki), Chávez-ek Teamster-ekin bilerak hasi zituen abuztuaren 6an, baina hil horretako 10ean bukatu egin ziren.[38] Hala ere, Teamster-ek asko sufritu izan zuten, eta elkarrizketak bukatu ostean, hauek eraso guztien bitartean sinatu ziren kontratu guztiak hautsi zituzten.[39]

Elkarrizketak berri hasi ziren, eta akordio batera iritsi zen 1973ko irailaren 27an, non Teamster-ek UFWk izan zituen eskumen guztiak utzi zituen.[40]

1974ko amaieran, begirale askok ondorioztatu zuten UFWren lana beharrezkoa ez zela. Uztailean Delanoko piketeak uztera behartuak izan ziren.[41] Egunkarien zutabegileek iradokitu zuten UFWk ez zuela borrokatzeko gaitasunik, eta 1975ean esan zuten sindikatuak etorkizunik ez zuela izango.[42]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Bernstein, Harry. "Harvest, Shipping Near Standstill in 'Salad Bowl' Strike." Los Angeles Times. 1970.ko abuztuaren 26an.
  2. a b "Coast Workers Vote Strike At 27 Vegetable Ranches." Associated Press. 1970ko abuztuaren 24an; Bernstein, Harry. "Massive Farm Strike Begins." Los Angeles Times. 1970ko abuztuaren 25an; Bernstein, Harry. "5,000–7,000 Strike in Largest Farm Walkout in U.S. History." Los Angeles Times. 1970ko abuztuaren 25an.
  3.   1924-, Anderson, Burton, (2000), America's salad bowl : an agricultural history of the Salinas Valley, Monterey County Historical Society, ISBN 0970586000, PMC 46696325, https://www.worldcat.org/oclc/46696325 .
  4. a b c d e   Susan., Ferriss, (1997), The fight in the fields : Cesar Chavez and the Farmworkers movement (1st ed. argitaraldia), Harcourt Brace, ISBN 0151002398, PMC 36130663, https://www.worldcat.org/oclc/36130663 .
  5. a b   1946-, Weber, Devra, (1994), Dark sweat, white gold : California farm workers, cotton, and the New Deal, University of California Press, ISBN 9780520918474, PMC 42330967, https://www.worldcat.org/oclc/42330967 .
  6.   The developing labor law : the board, the courts, and the National Labor Relations Act (5th ed. argitaraldia), Bureau of National Affairs, 2006, ISBN 9781570185724, PMC 71582312, https://www.worldcat.org/oclc/71582312 .
  7.   Douglas., Hurt, R. (2002), American agriculture : a brief history (Rev. ed. argitaraldia), Purdue University Press, ISBN 1557532818, PMC 50765129, https://www.worldcat.org/oclc/50765129 .
  8.   1916-2001., Bernstein, Irving, (1960), The lean years; a history of the American worker, 1920-1933., Houghton Mifflin, ISBN 0395136571, PMC 233391, https://www.worldcat.org/oclc/233391 .
  9. a b   Douglas., Hurt, R. (2002), American agriculture : a brief history (Rev. ed. argitaraldia), Purdue University Press, ISBN 1557532818, PMC 50765129, https://www.worldcat.org/oclc/50765129 .
  10. Bernstein, Harry. "Grape Growers Group Offers to Talk With Union." Los Angeles Times. 1969ko ekainaren 14an; Roberts, Steven V. "United Front Against Union Is Broken, But Majority of Growers Stand Firm." The New York Times. 1969ko ekainaren 19an; Bernstein, Harry. "Federal Mediators Enter Grape Strike." Los Angeles Times. 1969ko ekainaren 19an; Bernstein, Harry. "Further Breaks in Ranks of Grape Growers Reported." Los Angeles Times. 1969ko ekainaren 29an.
  11. Bernstein, Harry. "Grape Growers in Delano Sign Union Contracts." Los Angeles Times. 1970ko maiatzaren 21an; "Farm Workers Sign Largest Pact to Date." United Press International. 1970ko ekainaren 11an; Boyarsky, Bill. "Handshakes Seal Pact Ending Grape Boycott." Los Angeles Times. 1970ko ekainaren 30an.
  12. "Strike By Teamsters Hits Produce Crops." Los Angeles Times. 1970ko uztailaren 18an.
  13. "Strike Triples Lettuce Price." Los Angeles Times.1970ko uztailaren 22an; "Acres of Lettuce Plowed Under in Strike at Salinas." Los Angeles Times. 1970ko uztailaren 23an.
  14. a b c (Ingelesez)  «Labor: From Fruit Bowl to Salad Bowl», Time, 1970-09-14, ISSN 0040-781X, https://content.time.com/time/magazine/article/0,9171,902752,00.html. Noiz kontsultatua: 2018-05-06 .
  15. "Salinas Agreement Ends Lettuce Strike." Los Angeles Times.1970ko uztailaren 24an; "6,000 Back in Lettuce Fields." Los Angeles Times. 1970ko uztailaren 25an.
  16. a b "Chavez Union Plans Salinas Protest Walk." Los Angeles Times. 1970ko uztailaren 31an.
  17. "Contract for Farm Workers." Los Angeles Times. 1970ko abuztuaren 2an.
  18. "Chavez Goes on Fast and Assails Injunction." United Press International. 1970ko abuztuaren 12an.
  19. Bernstein, Harry. "Battle Between Teamsters and Chavez Looms." Los Angeles Times. 1970ko abuztuaren 5ean; Bernstein, Harry. "Chavez Union and Teamster Talks Revealed." Los Angeles Times. 1970ko abuztuaren 7an.
  20. Bernstein, Harry. "Teamsters Give Chavez Clear Field to Organize Farm Hands." Los Angeles Times. 1970ko abuztuaren 13an.
  21. "Grower Breaks Ranks, Talks With Chavez." Los Angeles Times. 1970ko abuztuaren 23an; "Farm Union Signs a Contract With Lettuce Grower on Coast." United Press International. 1970ko abuztuaren 31an.
  22.   Gender and rural migration : realities, conflict and change (1st edition. argitaraldia), ISBN 9780415817387, PMC 820531341, https://www.worldcat.org/oclc/820531341 .
  23. "Price of Lettuce Doubles As Coast Strike Continues." United Press International. 1970ko abuztuaren 27an; Bernstein, Harry. "Growers Losing $500,000 a Day in Lettuce Strike." Los Angeles Times. 1970ko abuztuaren 27an; Bernstein, Harry. "Lettuce Strike Gaining Support of Other Unions." Los Angeles Times. 1970ko abuztuaren 28an.
  24. "Chavez Defies Court Order on Picketing but Escapes Arrest." Los Angeles Times. 1970ko irailaren 10an; "Court Enjoins Chavez Union." The New York Times. 1970ko irailaren 17an.
  25. "Chavez Is Pressing Nationwide Boycott In Lettuce Dispute." Associated Press. 1970eko irailaren 20an.
  26. Roberts, Steven V. "Fear and Tension Grip Salinas Valley in Farm Workers' Strike." The New York Times. 1970eko irailaren 6an; "Union Office Is Bombed." The New York Times. 1970eko azaroaren 5ean.
  27. Roberts, Steven V. "Chavez Is Jailed In Lettuce Strike." The New York Times. 1970eko abenduaren 5ean; "Chavez Jailed First Time, Urges Union to Press Boycott." Los Angeles Times. 1970eko abenduaren 5ean.
  28. "Chavez Ordered Freed By Court." United Press International. 1970eko abenduaren 24an; "Chavez Union Calls Strike Against 6 Lettuce Growers." Associated Press. 1970eko abenduaren 25ean.
  29. Bernstein, Harry. "New Pact to End Unions' Long Lettuce Dispute Reported Near." Los Angeles Times. 1971ko martxoaren 17an; Turner, Wallace. "Chavez-Teamsters Pact Ends Lettuce Labor Rift." The New York Times. 1971ko martxoaren 27an; Bernstein, Harry. "New Teamster-Chavez Peace Treaty Signed." Los Angeles Times. ¡1971ko martxoaren 27an; Kendall, John. "Chavez Signs Nation's Largest Independent Lettuce Producer." Los Angeles Times. 1971ko apirilaren 24an; Bernstein, Harry. "Teamsters Ask Farms to Sign Chavez Pacts." Los Angeles Times. 1971ko maiatzaren 12an.
  30.   Encyclopedia of U.S. labor and working-class history, Routledge, 2007, ISBN 9780415968263, PMC 70878011, https://www.worldcat.org/oclc/70878011 .
  31. "Chavez Warns of Boycott If Grape Pacts Are Shifted." The New York Times. 1973ko apirilaren 13an; Del Olmo, Frank. "Chavez' Farm Union in All-Out 'Fight for Life'." Los Angeles Times. 1973ko apirilaren 15an.
  32. "Teamsters Gain California Farms." The New York Times. 1973ko apirilaren 16an; Del Olmo, Frank. "Teamsters Sign First Grape Pacts." Los Angeles Times. 1973ko apirilaren 16an.
  33. "33 Farm Worker Pickets Arrested." Los Angeles Times. 1973ko apirilaren 18an; "135 More Picketers Held In Coast Vineyard Dispute." The New York Times. 1973ko apirilaren 20an; "350 Pickets of UFWU Jailed in Kern County." Los Angeles Times. 1973ko uztailaren 18an; Del Olmo, Frank. "450 Arrested in Kern County Farm Dispute." Los Angeles Times. J1973ko uztailaren 19an.
  34. "Chavez' Pickets Defy Court Order; Kern County Jail Full." Los Angeles Times. 1973ko uztailaren 21an; Caldwell, Earl. "Grape Workers Assail Judges As Arrests of Pickets Continue." The New York Times. 1973ko uztailaren 21an; "Arrest Toll Is 1,700 For Chavez Pickets." The New York Times. 1973ko uztailaren 22an.
  35. Pandol, Jack. "Violence on the Grape Farms." Los Angeles Times. 1973ko uztailaren 14an; Del Olmo, Frank. "Seafarers Union to 'Guard' Chavez Pickets in Strike." Los Angeles Times. 1973ko ekainaren 8an; Bernstein, Harry and Del Olmo, Frank. "Teamsters Hit Use of Guards by Farm Union." Los Angeles Times. 1973ko enainaren 12an.
  36. Shabecoff, Philip. "Chavez Union Struggling for Survival." The New York Times. 1973ko ekainaren 27an; Bernstein, Harry. "Chavez' Farm Workers Facing Severest Crisis." Los Angeles Times. 1973ko uztailaren 26an.
  37. "70 Nonunion Farm Workers Attacked." Los Angeles Times. 1973ko uztailaren 31an; Del Olmo, Frank. "Arrests, Trouble Mark Second Day of Escalated Grape Strike." Los Angeles Times. 1973ko abuztuaren 1an; Del Olmo, Frank. "Court Curbs Pickets at Major Vineyard." Los Angeles Times. 1973ko abuztuaren 2an; Caldwell, Earl. "Picket Shot, Many More Arrested in Grape Strike." The New York Times. 1973ko abuztuaren 3an; "Firebombs Hurled in Area Of Grape Labor Disputes." The New York Times. 1973ko abuztuaren 9an; "2 Chavez Pickets Shot in Clash With Nonunion Workers." Los Angeles Times. 1973ko abuztuaren 11an; "Shots Fired at Chavez' Son in Vineyard Fight." Los Angeles Times. 1973ko abuztuaren 15an; "Chavez Picket Shot to Death On Coast." The New York Times. 1973ko abuztuaren 17an; Del Olmo, Frank. "Chavez Picket Shot to Death in Violence Near Bakersfield." Los Angeles Times. 1973ko abuztuaren 17an.
  38. Shabecoff, Philip. "Farm Union Boycott of Grapes and Lettuce Appears to Falter." The New York Times. 1973ko abuztuaren 7an; Bernstein, Harry. "Chavez Quits Peace Meeting With Teamsters." Los Angeles Times. 1973ko abuztuaren 10ean; Bernstein, Harry. "Peace Talks Collapse in Grape Strike Dispute." Los Angeles Times. 1973ko abuztuaren 11an.
  39. "Teamsters Repudiate Contracts As Chavez Quits Grape Talks." The New York Times. 1973ko abuztuaren 11an.
  40. Shabecoff, Philip. "Chavez Reaches Tentative Accord." The New York Times. 1973ko irailaren 28an; "Chavez Says Pact Means Teamsters Will Leave Fields." The New York Times. 1973ko irailaren 29an.
  41. Del Olmo, Frank. "UFWA Ends Picketing at Some Grape Fields." Los Angeles Times. 1974ko uztailaren 6an.
  42. Powers, Charles T. "Chavez and the State of His Union." Los Angeles Times. J1974ko ekainaren 23an; Griffith, Winthrop. "Is Chavez Beaten?" The New York Times. 1974ko irailaren 15an; Taylor, Ronald B. "Chavez's Union: A Future?" The New York Times. 1975ko otsailaren 8an.