Neke-sindrome kronikoa, entzefalomielitis mialgikoa/neke-sindrome kronikoa edo esfortzuarekiko intolerantziaren gaixotasun sistemikoa bezala ere ezagutzen dena, gaixotasun kronikoa da, oraindik guztiz ezaguna eta konplexua, eta neke iraunkorra eta zailtasun kognitiboen presentzia ditu ezaugarri, arrazoi argirik gabe.[1][2][3]
Gaur egun ez dela gaixotasun psikologiko edo psikiatriko bat onartzen dute, baizik eta oinarri organikoa duen nahasmendu bat, eta horren kausa zehatzak oraindik ez dira ezagutzen. Hala eta guztiz ere, funtzionario askok oraindik gaixotasun psikosomatiko gisa tratatzen dute.
Fibromialgia, neke kronikoaren sindromea eta lotutako beste sindrome batzuk sentsibilizazio zentraleko sindromeak izeneko kategoriaren barruan barne hartzeko korronte bat dago,[4] non neurona talde batzuen, bereziki minaren sentsazioarekin lotutakoak, hiperkitzikapena gertatzen den. Tesi honen defendatzaileek sentsibilizazio zentraleko sindromeen kontzeptua erabiltzearen alde egiten dute, gaixoengan askotan komorbilitateak eragiten dituzten entzefalomielitis mialgiko eta fibrmialgoa bezalako gaixotasunen azalpena eta diagnostikoa bideratzeko baliagarria izango litzatekeen paradigma berri gisa.[5]
Berez gaixotasun hilgarritzat hartzen ez den arren, litekeena da heriotza asko egotea gaixotasun horren ondorioz; izan ere, gaixo horien heriotzaren kausak bihotz-gutxiegitasunarekin, minbiziarekin edo suizidioarekin lotuta egon ohi dira, eta, beraz, zaila da heriotza horiek jatorrian ezagutzea.[8]