Enugu (estatua)
Enugu (estatua) | |
---|---|
Nigeria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Nigeria |
ISO 3166-2 | NG-EN |
Hiriburua | Enugu (en) |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 6°30′N 7°30′E / 6.5°N 7.5°E |
Azalera | 7.161 km² |
Mugakideak | Kogi State (en) , Benue State (en) , Ebonyi State (en) , Abia estatua eta Anambra State (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 4.411.119 (2016) 1.143.282 (2006) |
Dentsitatea | 615,99 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | ingeles |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta Europa Mendebaldeko Ordua |
enugustate.gov.ng |
Nigeriako hego-ekialdeko estaturik handiena da Enugu, Igbolanden. Hiriburua Enugu hiria da. Enuguko estatua 1991n sortu zen, Anambrako estatu zaharretik bereizita. Hiri garrantzitsuenak Enugu, Agbani, Awgu, Udi, Oji eta Nsukka dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enuguko estatua Nigeriako hego-ekialdeko estatuetako bat da. Abia eta Imo estastuekin muga egiten du hegoaldean, Ebonyi ekialdean, Benue-Plateau ipar-ekialdean, Koji ipar-mendebaldean eta Anambra mendebaldean.
Hiriburua Enugu hiria da, Puerto Harcourt-etik gutxi gorabehera bi ordu eta erdira dago autoz, portuko hiri horretatik esportatzen baita inguruko ikatza. Hiriburutik ordubetera Onitsha dago, herrialdeko merkataritza hiri garrantzitsuenetakoa, eta bi ordura Aba hiria, beste merkataritza gune nabarmen bat.
Enuguk eguraldi ona izaten du urte osoan. Batez beste, itsas mailatik 223 metro gorago dago, eta haren zorua ondo drainatuta dago urtaro hezean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatuaren izena hiriburutik dator, Enugutik, eta "goi-bilerako goi-buruzagia" esan nahi du. Europako lehen kolonoak 1909an finkatu ziren, Albert Kitson meatze-ingeniaria buru zutela. Ikatza aurkitu zuen hiriburu inguruan. Ikatz-meategiak eraiki zituzten, eta hiriburua trenbide bidez lotuta egon zen Port Harcourtekin. Enugu hiria Nigeriako koloniaren hegoaldeko probintzia britainiarren hiriburua izan zen. Ondoren, Biafrako Errepublikako hiriburua izan zen.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enuguko estatuko gobernu-mailak bi dira: Estatuko Gobernua eta Tokiko Gobernu Sailak dira. Egungo gobernadore exekutiboa Sullivan Chime da. 2007ko apirilean aukeratu zuten, eta urte bereko maiatzaren 29an gobernadore bihurtu zen.[1][2] Gobernuaren egoitza Enugu hiriburuan dago.
Estatua 17 LGAtan banatua dago: Aninri, Awgu, Enugu East, Enugu North, Enugu South, Ezeagu, Igbo Etiti, Igbo Eze North, Igbo Eze South, Isi Uzo, Nkanu East, Nkanu West, Nsukka, Oji River, Udenu, Udi i Uzo Uwani.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatua, batez ere, nekazal eta landa eremukoa da. Biztanleria aktiboaren zati handi bat nekazaritzan aritzen da, merkataritza (biztanleria aktiboaren % 18,8) eta zerbitzuen sektorea (% 12,9) ere garrantzitsuak diren arren. Merkataritza da hiriguneetako jarduerarik nabarmenena, eta, ondoren, zerbitzuak. Populazioaren zati txiki bat ere manufakturan arotzen da, batez ere Enugu, Oji, Ohebedim eta Nsukka hirietan.
Energia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enuguko eta inguruetako hornidura elektrikoa nahiko egonkorra da. Estatuan, elektrizitatea sortzeko Oji River Power Station estazioa dago, Nigeriako ekialde osoan zerbitzua ematen duena. Estazio elektriko horretatik gertu Enuguko meategiak daude.
Ugwuobara petrolio arrastoak aurkitu dituzte, Oji-Riverren LGAra.
Hezkuntza eta Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enugu estatuko gobernuak lehen eta bigarren hezkuntzako eskola asko ditu estatu osoan. Lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta haur hezkuntzako eskola pribatuak ere badaude.
Estatuan Nigeriako lehen unibertsitate indigena dago, Nigeriako Unibertsitatea, Nsukka (UNN). Goi-mailako beste hezkuntza-erakunde batzuk hauek dira: Enugu State University of Science and Technology (ESUT), Institute of Management and Technology (IMT), Federal Cooperative College, Oji River (FCCO), hiriburuko Enugu State College of Education Technical, Caritas University, Amorji-Nike-n; Renaissance University, Ugbawka-n; Federal Government College d'Enugu; eta Federal School of Dental Technology & Therapy, besteak beste.
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enuguko estatuan dago University of Nigeria Teaching Hospitala(UNTH). Hainbat ospitale eta klinika pribatu ere badaude. Zazpi barrutiko ospitale ere badaude, eta LGA guztiek gutxienez osasun zentro bat dute.
Pertsona aipagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bartholomew Nnaji, zientzialaria, asmatzailea. Fisikaria. Zientzia eta Teknologia ministro izandakoa.[3]
- Chimaroke Nnamadi, politikaria, Enugu estatuko gobernadore ohia.
- Sullivan Chime, politikaria, Enugu estatuko gobernadorea.
Enugu hiriko jendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ayogu Eze, Enugu estatuko senataria.
- Chimaroke Nnamani, Enuguko estatuko gobernadore ohia.
Artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dilomprizulike (Dil Humphrey-Umezulike) Eskultore, margolari eta artista performance garaikidea.
- Ada Udechukwu, artista eta poeta.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chimamanda Ngozi Adichie idazlea.
- Adaobi Tricia Nwaubani, Commonwealtheko idazleen saria irabazi zuen eleberrigilea.
- Chika Unigwe, idazlea ingelesez eta alemanez.
Musikariak eta abeslariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2face Idibia. Kantuz eta hip hop, reggae eta afrobeat musikaria.
- Flavour abania, highlife eta afrobeat musika estiloko abeslari eta konpositorea.
- Sonny Okosun, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan musikari ezaguna. Reggaea, highlife, afro-funka eta gospela, besteak beste, dira bere estiloak.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nkem Owoh, aktore eta komediantea, African Movie Academy Award sariaren irabazlea.
Kirolariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbolariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Festus Agu, erretiratutako futbolaria.
- Vincent Abaye, futbolaria.
- Nnaemeka Ajuru, futbolaria, Serbiako Fudbalski Klub Vojvodina taldeko jokalaria.
- Ugo Ihemelu. Futbolari profesionala, gaur egun FC Dallaseko jokalaria.
- Chikelue Iloenyosi, nazioarteko futbolari profesionala.
- Charles Newuche, futbolari profesionala, Rangún United Football Clubeko jokalaria.
- Greg Nwokolo, jokalari profesionala.
- Chinedu Obasi, nazioarteko futbolari profesionala, gaur egun Fußballclub Gelsenkirchen-Schalke 04 taldeko jokalaria.
- Obiora Odita, futbolari profesionala, gaur egun Kazakha Futbol Ligako jokalaria.
- Felix Ogbuke, gaur egun Legia Varsoviako jokalaria.
- Francis Okaroh, erretiratutako futbolari profesionala.
- Augustine Okocha, nazioarteko futbolari profesionala.
- Charles Okonkwo, erretiratutako nazioarteko futbolari profesionala.
- Stanley Okoro, nazioarteko futbolari profesionala, gaur egun Almeria B Kirol Batasuneko jokalaria.
- Ifeanyi Victor Onyilo, erretiratutako futbolari profesionala.
- Nduka Ozokwo, futbolari profesionala, egun Turkiako Mersin Idman Yurdu klubeko jokalaria.
- Peter Utaka, nazioarteko futbolari profesionala, gaur egun Txinako futbol ligako jokalaria.
- Kenneth Zeigbo, Poloniako eta Italiako ligetan aritu zen nazioarteko futbolari profesionala.
Beste kirol batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donald Igwebuike. Ameriketako Estatu Batuetan jokatu zuen futbol amerikarreko jokalari profesionala.
- Emmanuel Nwodo boxeolari profesionala.
- Christian Okoye, futbol amerikarreko jokalari profesional erretiratua.
- Chima Ugwu, pisu eta disko jaurtitzailea. Bi aldiz irabazi ditu Afrikako atletismo txapelketak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 14 desembre 2007.
- ↑ 4 maig 2010.
- ↑ Nnaji a pitt.edu. .