Eperra ikastola

Koordenatuak: 43°13′52″N 0°52′02″W / 43.23116°N 0.867242°W / 43.23116; -0.867242
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eperra ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Zuberoa
HerriaSohüta
Koordenatuak43°13′52″N 0°52′02″W / 43.23116°N 0.867242°W / 43.23116; -0.867242
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1972ko irailaren 1a
Kontaktua
Helbidea26, Gaztelu altea - 64130 Sohüta

Eperra ikastola Zuberoan dauden bi ikastoletatik bat da. Sohüta herrian dago kokatuta.

Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.

Zubereraren irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adinaren arabera, euskara molde bat edo beste erabiltzen dute. Zubereraz aritzen direla lehen maila osoan, ama eskolatik bosgarren mailara arte, baina euskara batua ere txertatzen dute. Euskara batua gero eta gehiago lantzen dute laugarren ikasturtetik aurrera: "Laugarren eta bosgarren urtean zaharrenekin hasten gara batuan diren testuen lantzen eta ahozko grabaketen behatzen. Gero kolegiora joaten direlarik Larzabalera, han batuaz egiten baitute"[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Goikoetxea, G.. «Eperra ikastola: helduago, batuago» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]