Epidemiologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Epidemiologia gaixotasunen hedapenean eta transmisioan parte hartzen duten faktoreak aztertzen dituen eta gaixotasunaren hedapena prebenitzeko beharrezko baliabideak zehaztu eta martxan jartzeaz arduratzen den zientzia da.[1] Hau da, epidemiologiak jendearen gaixotzearen zergatiak argitzeko asmoaz dihardu eta hori ekiditeko moduak bilatzen ditu.

Osasun publikoaren mugarria da, gaitz baten zabalkundeari aurre egiteko zein erabaki politiko hartu beharko liratekeen adierazten du eta ebidentzian oinarritutako praktikak bideratzen ditu. Gaixotasunaren arrisku faktoreak zein diren adierazteaz eta osasun prebentzioaren helburuak finkatzeaz arduratzen da. Epidemiologoek ikerketen diseinuan, datu bilketa eta analisi estatistikoetan, eta baita emaitzen interpretazio egokian eta zabalkuntzan (parekoen ebaluazioa eta berrikusketa sistematikoak barne) parte hartzen dute. Epidemiologiak ikerketa klinikoetan erabilitako metodologia garatzen lagundu du, eta neurri txikiagoan, osasun zientzien oinarrizko ikerketan erabilitako metodologia garatu du.[2]

Azterketa epidemiologikoko arlo garrantzitsuenak honakoak dira: gaixotasunen kausa, transmisioa, agerraldien ikerketa, gaixotasunen zainketa, auzitegiko epidemiologia, epidemiologia okupazionala, baheketak, biomonitorizazioa eta tratamenduaren ondorioak, esate baterako, entsegu klinikoetan. Epidemiologoak diziplina zientifikoetan oinarritzen dira, besteak beste, biologian, gaixotasunen prozesuak hobeto ulertzeko; estatistikan, datuak modu eraginkorrean erabiltzeko eta ondorio egokiak ateratzeko; gizarte zientzietan, hurbileko eta urritiko arrazoiak hobeto ulertzeko; eta injenieritzan, esposizioaren ebaluazioa egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus Noiz kontsultatua: 2020-08-15.
  2. A dictionary of epidemiology.. (Six edition. argitaraldia) ISBN 9780199976720. PMC 868511576..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.