Epigrafia

Epigrafia (antzinako grezieraz: ἐπιγραφή epi-graphē, "idazkun") historiaren zientzia laguntzailea da, harri, metal eta antzeko materialetan egindako idazkunak edo inskripzioak aztertzen dituena[1]. Testua grabatuta egon ohi da, nahiz eta zeramikazko objektu batzuetan, labean egosi aurretik egin daitezke. Zientzia honek agirien esanahi historikoa eta idazlanaren literatur balioa alde batera uzten ditu.
Epigrafiaren metodoak erabiltzen dituenak epigrafista du izena. Epigrafe bat edonolako testua izan daiteke, grafema bakarretik agiri luze batera. Batzuk famatuak dira oso: adibidez Behistungo inskripzioa, Gilgameshen epopeia, Res Gestae Divi Augusti edo Rosetta Harria.
Leku eta garai askotan aurki daiteke material gogorretan idatzitako testuak. Antzinaroaren ikerketarako bereziki garrantzitsua da, idatzizko beste euskarrietan dauden testu gehien gehienak galdu baitira. Antzinako mendeetarako, testu gehien eman dituztenak, greziar idazkunak eta latinezko erromatar idazkunak dira. Egiptoarrak ere oso garrantzitsuak izan dira, baina Egiptoko papiroetan testu asko gorde dira.
Erdi Aroan eta Aro Modernoak inskripzioak egien jarraitu zuten Europan, hasieran latinez eta ondoren bertako hizkuntzetan.
Ez dira epigrafia eta paleografia nahastu behar, bigarrenak, paperean edota beste material bigunetan tintarekin idazten diren testuak ikertzen ditu eta. Numismatika (txanponak eta antzeko materialak ikertzen dituen zientzia) epigrafiarekin lotura estua du.
Idazkun motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Epigrafeak edukieraren edota xedearen herabera klasifikatu ohi dira. Erromatar eta greziar epigrafia talde hauetan sailka daitezke:
- Erlijio idazkunak, jainkotasunei eskaintzen zaizkie; sortu badira, promes baten ondorioz, orduan botozkoak izena ematen zaie.
- Juridikoak edo legalak; legeak, ediktu, dekretu edo gutun ofizialak izan daitezke.
- Publikoak edo monumentalak; eraikin publiko eta ofizialetan grabatzen dira, adibidez, eraikinetan, garaipen-arkuetan, zubietan, tenpluetan eta abarretan, idazkuna egiteko agindu zutenak aipatuz edo eraikitzearen arrazoia eta data maiz adieraziz.
- Historikoak gertaera garrantzitsuak gogorazten dituzte; erromatar inskripzioetan adibidez, fastoak. Oso ezaguna da, bestalde, Egiptokoen artean, Kadeshko inskripzioa.
- Ohorezkoak, pertsona ezagun edo boteretsuren bat gogora arazteko.
- Hilobikoak Epitafioak dira. Norbaiten hilobia markatzen dute eta hura gogorazten dute.
- Menores, edo txikiak, instrumenta domestica izena ematen zaie ere bai: eguneroko erabilera duten objektuetan idazten dira, baxeran batez ere.
- Titulus pictus (Tituli picti pluralean): salgaiak eramateko objektuetan egiten dira. Jatorria, norakoa, produktu mota, etab. adierazten dira. Ohikoak izan ziren erromatar ontziteria mota batzuetan, hala nola, anforak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Epigrafia. .
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) (Alemanez) Heidelbegko Unibertsitateko epigrafia datu-basea Online datu basea
- (Ingelesez)(Alemanez)(Italieraz)(Gaztelaniaz) Clauss-Slaby erromatar inskripzioen datu-basea. Epigraphische Datenbank Clauss - Slaby
- Hispaniako probintzien inskripzioen online datu-basea. (Gaztelaniaz) [ http://eda-bea.es/ Hispania Epigrafica].
- (Alemanez) Grezierazko idazkunak Inscriptiones Graecae
- (Ingelesez) Hainbat datu base elkartzen dituen web gunea Epigraphy.info. Collaborative Environment for Digital Epigraphy
- (Ingelesez) Erresuma batuko erromatar inskripzioak Roman Inscriptions of Britain
- (Frantsesez) Frantziako Erdi-Aroko inskripzioak. http://titulus.huma-num.fr/exist/apps/titulus/index.html TITULUS. Corpus des inscriptions de la France médiévale]
- (Frantsesez) Epigrafiari buruzko aldizkari akademiko garrantzitsuena. L'Année épigraphique
- (Italieraz) (Ingelesez) EAGLE, Electronic Archive of Greek and latin epigraphy EDR - Roma