Epilepsia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Epilepsia krisi epileptikoak edo konbultsioak nozitzeagatik nabarmentzen den gaixotasun kronikoa da.

Krisi epileptiko bat sufritzen duten pertsona guztiak ez dute zertan epilepsia diagnostikaturik eduki. Gutxienez bi krisialditik gora eduki dituztenak hartzen dira epileptikotzat.

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epilepsiak hainbat arrazoi izan ditzake; kasu batzuetan garuneko lesioengatik gertatzen da (traumatismoak, tumoreak...) baina beste kasu askotan ez dago inongo lesiorik, predisposizio genetiko bat soilik.

Krisialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garunaren funtzionamendua normala denean, kinada elektrikoak neurona despolarizatzen du eta ioi positiboak zelulara sartzen dira. Honen ondorioz, neurotransmisore desberdinen jariapena ematen da sinapsi gunera. Hauek beste neuronen hartzaileak estimulatuko dituzte, nerbio-bulkada garraiatuz.

Krisi epileptiko bat garuneko jarduera elektriko ezohiko batek gorputzean aldaketa ez boluntarioak sortzen dituenean gertatzen da, hau da, garuneko zenbait neurona berez despolarizatzen dira, estimulu beharrik gabe: giharren mugimendu ez boluntarioa, gorputzaren funtzioen aldaketa, jarreran eta adi egoteko ahalmenean aldaketak... Krisi bat segundo batzuetatik hainbat minuturaino luza daiteke. 20 krisi epileptiko motatik gora daude.

Pertsona batek krisialdi epileptiko batean ager ditzakeen sintomak aldatu egiten dira alterazio elektrikoa eman den garunaren tokiaren arabera.

  • Krisi toniko/kloniko bat (grand mal edo gaitz handia ere deitua) duen pertsona batek oihu egin dezake, zentzua galdu eta lurrera erori, zurrun jarri eta muskuluetan espasmoak eduki. Bertan garuneko gune guztiak afektatzen dira. Lehengo fasean muskuluak uzkurtzen dira espasmoak agertuz. Bigarren fase batean erlaxatu egiten dira eta epilepsia atakea agertzen da.
  • Ausentzi krisi baten (petit mal edo gaitz txikia deiturikoa) manifestazio bakarra begi kliskatze azkar bat edo segundo batzuetan ikusmena galtzea da. Haurtzaroan nahiko ohikoa izaten da. Hemen ere garuneko gune guztiak daude afektatuta.
  • Beste krisi mota bat krisi partzial konplexua delakoa da, non gaixoak zorabiatu itxura izan dezake eta ezingo luke ez galderei ez aginduei erantzun. Pertsona batzuek hain krisi ahulak izaten dituzte, ezen askotan besteek ez dute igarri ere egiten. Kasu honetan garunaren gune bat bakarrik dago afektatuta, arraroagoa da.

Status epilepticus epilepsiarekin erlazionatutako asaldura bat da. Bertan atake epilepiko jarraiak gertatzen dira, behin eta berriz errepikatzen direnak. Gaixoa hortik atera ezean, hil egingo da.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendu egokiarekin posible da krisiak kontrolatzea gaixoen portzentajea handi batean.

Horretako, eragileak saihestu behar ditugu, alde batetik, eta bestetik farmakoak erabili, antiepileptikoak hain zuzen ere.

Halaber, kirurgia ere konponbidea izan daiteke. Osakidetzan, Gurutzetako Ospitalea leku bakarra da hauxe eskaintzen, Neurokirurgiaren zerbitzuan beti ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epilepsia Aldatu lotura Wikidatan