Epimeteo (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Saturnoren satelitea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Epimeteo (argipena)».
Epimeteo

Cassini zundak 2007ko abenduaren 3an atera zion argazkia.

Aurkikuntza
Aurkitzaileak

Richard Walker

Data

1966ko abenduaren 18an

Izendapenak

Saturno XI

Kategoria

Satelite naturala

Elementu orbitalak
Makurdura orbitala

0.351°±0.004° Saturnoren ekuatoreari dagokionez

Ardatzerdi handia

151410±10 km

Eszentrikotasuna

0.0098

Elementu orbital eratorriak
Garaia
2003ko abenduaren 31 (2453005.5 JD)
Orbita periodoa

0.694 333 517 e

Zeinen satelitea?

Saturnorena

Ezaugarri fisikoak
Masa

(5.266±0.006)×1017 kg

Dimentsioak 129.8 × 114 × 106.2 km
Dentsitatea

0.640±0.062 g/cm³

Erradioa

58.1±1.8 km

Bolumena

≈ 780 000 km3

Lurrazaleko grabitatea

0.0064–0.011 m/s² 

Ihes-abiadura

≈ 0.035 km/s

Albedoa

0.73±0.03 (geometrikoa)

Ezaugarri atmosferikoak
Tenperatura

≈ 78 K

Epimeteo Saturnoren satelite natural bat da. Saturno XI izenaren bidez ere ezagutzen dugun satelite honen izen nagusiak, Epimeteo titanean du jatorria. Aipatzekoa da, Epimeteo izeneko asteroide bat ere badela, beraz, kontuz ibili behar dugu nahastu nahi ez badugu.

Aurkikuntza eta orbita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epimeteok Jano satelitearen orbita berdina hartzen du, beraz, Saturnoren Epimeteo eta Jano sateliteek orbita berdina eginez ematen diotenez planetari bira, satelite koorbitalak direla esaten da. Honek, astronomoek bi sateliteak bakarra zirela pentsatzea eragin zuen, nahiz eta astronomoek hainbat behaketa egin zizkieten bi satelite haueri, behaketa horietatik asko ez ziren zuzenak, izan ere, ezinezkoa da behaketa txukun bat egitea zehazki zenbat objekturi egiten ari zaren jakin gabe.

1966ko abenduaren 15ean, Audouin Dollfusek satelite hauetako bat behatu zuen. Gorputz berri honi 'S/1966 S 2 behin behineko izena jarri zitzaion eta Dolfusek "Jano" izena ipintzea proposatu zuen. Urte horretako abenduaren 18an, Richard L. Walkerrek, bere ustez Janori eginiko behaketa batzuk egin zituen. Hauek, gaur egun Epimeteo deituriko gorputzaren aurkikuntza gisa ezagutzen dira. Hala ere, garai horietan, Epimeteo eta Jano satelite bakarra zirela uste zuten. Handik hamabi urtera, 1978ko urrian, Stephen M. Larson eta John W. Fountainek ulertu zuten, aipatutako bi behaketak hobeto azaldu zitezkeela gorputz baten ordez, orbita oso antzekoa eduki beharko zuten bi gorputz existitzen zirela baieztatuta. Honela aurkitu ziren ofizialki bi gorputzak, Epimeteo eta Jano.

1980an, Voyager zundak Saturnotik hurbil igaro zirenean, bi sateliteak benetan existitzen zirela frogatu zuten. Hauek, Janori, 1980 S1 eta Epimeteori, 1980 S3 behin behineko izenak jarri zizkieten, izan ere, lehena une horretan barnealdean zegoen eta bigarrena kanpoalderago. Nahiz eta Jano izena 1966an proposatu (aurkitu bezain laster), ez zitzaion izen hau ofizialki aitortu 1983. urtera arte. Momentu berdinean jaso zuen Epimeteok bere izena.

Epimeteo eta Janoren arteko orbita-lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epimeteo eta Jano satelite koorbitalak dira, izan ere, Janok Saturnotik 151.472 km-ra orbitatzen du eta Epimeteok 151.422 km-ra, hau da, 50 km eskasek banantzen dituzte bi sateliteen orbitak. Bestalde, Epimeteoren diametroa 115km-koa da eta Janorena 178km-koa. Ia orbita berdina dutenez, abiadura ere oso antzekoa dute, hala ere, barnealdeko satelitea kanpoaldekoa baino apur bat azkarrago dabil, ondorioz, motel bada ere, aurrea hartzen dio besteari. Egoera honek, noizbait, bien arteko talka gertatuko dela pentsarazten digun arren, hau ez da gertatuko bestelako eraginik jasotzen ez badute. Zergatiak momentu linealarekin zerikusia du, bi gorputzak elkarrengandik hurbil daudenean, hauen arteko grabitate-erakarpenak beraien higidura kantitatea aldatzen baitu, horrela, barnealdeko sateliteak higidura kantitate gehiago lortzen du eta beste goi-orbita batera mugitzean abiadura galtzen du. Bestalde, kanpoaldeko sateliteak higidura kantitatea galtzen du eta beraz, beste satelitearen kontrara, barnealdeagora dagoen orbita batera mugitzen da eta abiadura gehiago eskuratzen du. Hitz gutxitan, bi sateliteek beraien paperak aldatzen dituzte; kanpoaldekoa barnealdeko bihurtzen da eta alderantziz. Gertakari hau lau urtetan behin jazotzen da.

Bitxikeri gisa, gertakari hau oso arraroa dela esan dezakegu, gure eguzki-sistema osoan ez dugulako antzekorik ezagutzen momentuz.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epimeteoko krater batzuek 30km-ko diametroa baino handiagoa dute, arrakalak eta mendilerro txiki eta luzangak ere aurki ditzakegu bertan. Epimeteo nahiko zaharra dela uste dute zientzialariek, krater kopuru handia duelako. Jano eta aipatutako satelitearen sorrerari dagokionez, garai bateko gorputz handi baten bi puska direla baieztatzen dute hainbat hipotesiek (honek satelite koorbitalak izatea azalduko luke), hau horrela bada, haustura aspaldi (duela milaka milioika urte) gertatu behar izan zen. Azkenik, satelitearen dentsitate oso txikia eta erlatiboki albedo handia behatzen baditugu, Epimeteo gorputz izoztu oso porotsu bat izan daitekeela ondorioztatuko dugu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]