Epiroko Despoterria

Wikipedia(e)tik
Epiroko Despotatua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Epiroko Despoterria
Ἤπειρος

1205 – 1479
Autokrazia
South-eastern Europe c. 1210.jpg
Latindar Inperioa, Nizeako Inperioa, Trebizondako Inperioa eta Epiroko Despoterria, 1210 aldean
Hiriburua Epiro
Hizkuntza(k) Greziera[1]
Erlijioa Eliza Ortodoxoa
Aurrekoa
Simple Labarum.svg Bizantziar Inperioa
Ondorengoa
Otomandar Inperioa Fictitious Ottoman flag 2.svg

Epiroko Despoterria, Epiroko Printzerria (grezieraz: Δεσποτάτο της Ηπείρου) edo Artako Despoterria ere deitua, Epiro eskualdean sortutako estatua izan zen, 1204an, Konstantinopla gurutzatuen esku erori eta Konstantinoplako Latindar Inperioa eratu ondoren. 1205 eta 1358 bitartean existitu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1204an gurutzatuek Konstantinopla konkistatu zuten, eta Pemaneoko guduan garaipena lortu ondoren (1204ko abendua) Bitinian sartu ziren. Konstantino Laskaris enperadorea borrokan hil zen 1205eko urtarrilean eta bere anaia Teodoro I.a Laskaris Nizeako enperadore izendatua izan zen. Baina Konstantinoplako aitalehena zen Joan X.a Kamatherosek, Traziara ihes egin zuena, ez zuen Nizeara joan izan nahi Teodoro koroatzera. Bulgariarrek Trazia 1205eko otsailean inbaditu zuten armada kumanoen laguntzarekin, eta, aldi berean, Teodorok porrot lazgarri bat jasan zuen gurutzatuen aurka, orain latindar deituak, Adramitioko guduan. Latindarrek ia Trazia guztia eta Bitinia okupatu zituzten, Saint Pol (Demotikako konderria) eta Luis Bloisekoa (Bitiniako Dukerria) kondearen kontura dukerri bihurtu zituztenak.

Traziako greziarrak matxinatu egin ziren, eta Demotika eta Adrianopolisek euren burua bulgariarri eman zieten. Filipopolis, nominalki Rainiero Trithekoari emandako dukerri baten buru zena, setiatua izan zen. Baldintza hauetan, Nikopoliseko bizantziar gobernaria zen Mikel I.a Angel Komnenok bere burua despota izendatu zuen eta bere domeinuak hedatu zituen hiriburu bezala Arta izendatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epiroko Despoterria Aldatu lotura Wikidatan