Epitrokoide
Geometrian, epitrokoidea kurba bat da, zirkunferentzia finko (gidatzailea) baten inguruan ukitze eran biratzean beste zirkunferentzia (sortzailea) bati lotutako puntu batek sortzen duena. Epitrokoidea erruleta mota bat da.
Ekuazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Epitrokoidearen ekuazio parametrikoak hauek dira:
non a zirkunferentzia gidatzailearen erradioa, b zirkunferentzia sortzailearen erradioa, eta h puntuaren eta zirkunferentzia sortzaileko zentroaren arteko distantzia diren.
Epitrokoidea kurba mota orokorra da eta kasu berezi batzuk hauek dira:
- Epizikloidea (h = b denean, hau da, kurba sortzen duen puntua zirkunferentzia sortzailekoa denean)
- Pascalen barakuilua (a = b denean, hau da, bi zirkunferentziak erradio berekoak direnean).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Epitrokoideak, cfnavarra-n[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Epitrochoid" MathWorld-en.