Epizentro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1. Epizentroa
2. Hipozentroa
3. Faila lerroa

Epizentroa (Antzinako grezieraz ἐπί, epi, «gain» eta κέντρον, kéntron, «gune») hipozentroaren proiekzio bertikala dagoen Lurzoruko gunea da, alegia, lurrikara edo mugimendu sismiko bat indar gehienez sumatzen den Lurzoruko gunea.

Berez, epizentroa lurrikararen eraginez Lurzoruan kalte gehien jasatzen dituen gunea da. Halere, lurrikara handien kasuetan, failaren hausdura luzera oso handia izan liteke, hortaz, kalte larrienak epizentroan baino hausdurako beste edozein guneetan eman litezke. Adibidez, 2002ko Denaliko 7,9 graduko lurrikaran, epizentroa hausdura eremuaren mendebaldeko muturrean zegoen, baina kalte larrienak handik 330 kilometrotara gertatu ziren, hausdura eremuaren ekialdeko muturrean.