Epsteinen artxiboak
| Epsteinen artxiboak | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | court documents (en) |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Erabilitako hizkuntza | ingeles |
| Kideak | |
| webgune ofiziala | |


Epsteinen artxiboak, lehen Jeffrey Epsteinen bezeroen zerrenda edo Epstein zerrenda bezala ezagutzen zirenak, FBIk Jeffrey Epsteini buruz dituen dokumentuen multzoa dira, 300 GB datu guztira.[1] Guztira, 6 milioi dokumentu, irudi eta bideo baino gehiago ditu, Jeffrey Epstein ekonomialari estatubatuarraren jarduera kriminalak zehaztuz. Delinkuente pedofilo aberats horrek,[2] ustez, haurren sexu-trafikoaren biktima izan diren haurrak erabiltzen eta ematen zizkien bere lagunei eta bezeroei horretako moldatuta zuen Little Saint James uhartean.
Dokumentu horien artean daude kontaktu-liburuxka, hegazkinen hegaldi-erregistroak eta dokumentu judizialak. Horien artean dago, halaber, «Epsteinen liburu beltza» edo «Epsteinen liburu beltz txikia», 97 orrialdeko liburu bati erreferentzia egiten diona, langile ohi batek 2005ean Epsteinen egoitzatik hartu eta ondoren saltzen saiatu zena. Bertan izen, telefono-zenbaki, mezu elektroniko eta helbide pertsonalak daude.
Nor zen Epstein?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epstein finantzari diruduna zen. Hainbat adingaberi sexu abusuak egiteagatik 45 urteko kartzela zigorra eskatu zuten harentzat, eta epaiketa abiatu aurretik, bere buruaz beste egin omen zuen New Yorkeko kartzela batean, 2019ko abuztuaren 10ean, ziegan, maindire bat lepoan lotuta zuela.[3] Epstein eta Donald Trump lagun minak ziren, eta lagunaren sexu abusuen berri izatea leporatu izan diote AEBetako presidenteari.[2]
Argitaratu diren artxiboek Epsteinen heriotzari buruzko ikertzaileen arteko mezu elektronikoak jasotzen zituzten, ikertzaile baten behaketa barne, bere azken komunikazioa ez zela suizidio oharra ematen esanez. Dena dela, ikerketa askoren arabera, Epsteinen heriotza suizidioa izan zen.[4]
Datuak plazaratzeko prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko presidentetzarako kanpainan, Donald Trumpek Epsteinen artxiboak argitaratzeko ideia iradoki zuen, baina presidente izendatu ostean, artxiboen existentzia gezurra zela esan zuen, Alderdi Demokratako kideen distrakzio politikorako maniobra bat, eta ez zegoela zerrendarik. Trump bera, ordea, FBIren dokumentazioan agertzen da era nabarmenean.[5]
2025eko azaroaren 18an, Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak Epstein Artxiboen Gardentasun Legea onartu zuen aldeko 427 botorekin eta kontrako bakar batekin; Estatu Batuetako Senatuak, ondoren, aho batez onartu zuen artxiboak publikoan agertzeko.[6] Trumpek biharamunean sinatu zuen lege-proiektua.[7]
Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Departamentuak Epsteinen artxibo kopuru txiki samarra argitaratu zuen legearen epemuga baino lehen, hau da, 2025eko abenduaren 19a baino lehen, eta horrek kritika ugari eragin zituen. 2026ko urtarrilaren 30ean 3,5 milioi orrialde argitaratu ziren, 2.000 bideo eta 180.000 irudi barne.[8]
Justizia Sailak onartu zuen 6 milioi orrialde baino gehiago Epstein Artxiboen Gardentasun Legearen arabera publiko egin beharko liratekeela, baina urtarrilaren 30eko argitalpena azkena izango zela eta legezko betebeharrak bete zituela adierazi zuen.[9]
Dokumentuetan agertzen diren pertsonalitate batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dokumentuetan agertzeak ez ditu aktibitate deliktiboak adierazten, Epsteinekin izandako harremanak baizik.
- Woody Allen
- Bill Clinton[2]
- Donald Trump[2]
- José María Aznar[2]
- Juan Carlos Borboikoa[10]
- Elon Musk[2]
- Michael Jackson
- Steve Bannon
- Thorbjørn Jagland[10]
- Ehud Barak[10]
- Noam Chomsky
- Deepak Chopra
- George Church
- David Copperfield
- Bill Gates[11]
- Sarah Ferguson
- Stephen Hawking
- Andrés Pastrana[10]
- Reid Hoffman
- Andrew Mountbatten-Windsor[10][12]
- Ariane de Rothschild
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Staff, CNN. «Live updates: Epstein files released by House panel | CNN Politics» CNN (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ a b c d e f Perez, Igor Baigorri. (2025-11-17). «Trumpek iritzia aldatu du, eta Epsteinen dokumentuak argitaratzearen alde agertu da» Berria (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ «Mette-Marit Norvegiako printzesa, Elon Musk eta José María Aznar: Epstein finantzari pederastaren artxiboetan agertutako azken izenak» orain.eus (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «Huge cache of Epstein documents includes emails financier exchanged with wealthy and powerful» ABC News (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) NTM. (2025-11-20). «Epsteinen artxiboen desklasifikazioa onartu du Trumpek» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ (Ingelesez) «Live updates: Senate agrees to approve Epstein bill; Trump defends Saudi crown prince» NBC News (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ (Ingelesez) Hammond, Elise. «Live updates: Epstein files bill will head to Trump’s desk after congressional approval | CNN Politics» CNN (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ (Ingelesez) Department of Justice Publishes 3.5 Million Responsive Pages in Compliance with the Epstein Files Transparency Act. 2026-01-30 (kontsulta data: 2026-02-05).
- ↑ https://www.reuters.com/world/us/trumps-justice-department-releases-new-cache-jeffrey-epstein-files-2026-01-30/
- ↑ a b c d e Telleria, Beñat Mujika. (2026-02-07). «Eskandalua boterearen armiarma sarean» Berria (kontsulta data: 2026-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barrett, Brian. (2026-02-03). «Los nombres de la élite tecnológica que más aparecen en los archivos de Epstein» WIRED (kontsulta data: 2026-02-06).
- ↑ (Ingelesez) «Police asking Andrew's protection officers what 'they saw or heard' as part of Epstein files review» BBC News (kontsulta data: 2026-02-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beñat Mujika: "Eskandalua boterearen armiarma sarean", Berria, 2026/02/07.
- (Ingelesez): Justizia Sailak Ikuskapen Batzordeari emandako Epstein gaineko erregistroak.
- (Ingelesez): COURIER bildutako Epstein ondarean 20.000 dokumentu, Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako Gainbegiratze Batzordeak argitaratuak 2025eko azaroaren 12an, kontsulta errazeko biltegi batean.
- (Ingelesez): Justizia Sailak argitaratutako dokumentuak.