Edukira joan

Er-Raxidia

Koordenatuak: 31°55′55″N 4°25′28″W / 31.9319°N 4.4244°W / 31.9319; -4.4244
Wikipedia, Entziklopedia askea
Er-Raxidia
‫الرشيدية‬
ⵉⵎⵜⵖⵔⵏ
hiria
Administrazioa
Herrialdea Maroko
EskualdeaDrâa-Tafilalet
ProbintziaErrachidia Province
Izen ofizialaالرشيدية
Errachidia
Jatorrizko izena‫الرشيدية‬
ⵉⵎⵜⵖⵔⵏ
Posta kodea52000
Geografia
Koordenatuak31°55′55″N 4°25′28″W / 31.9319°N 4.4244°W / 31.9319; -4.4244
Map
Altitudea1.009 m
Demografia
Biztanleria97.687 (2024)
Etxebizitzak19.475

Er-Raxidia[1] (arabieraz: الرشيدية‎ar-Rashidiyyah; marokoar amazigera estandarrez: ⵉⵎⵜⵖⵔⵏImtaghren) Marokoko hiri bat da, izen bereko probintziako eta Drâa-Tafilalet eskualdeko hiriburua dena. Antzina «Ksar Es-Souk» (arabieraz: قصر السوق‎) deitua, 1975ean eman zioten egungo izena Hassan II.aren bigarren semea zen Mulai Raxid printzearen omenez.

Geografia eta ekonomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziz ouadiko ertzean dago, probintziaren iparraldean. Mejhoul izeneko datil gehienak eskualdeko palmondo-sailetik datoz. Frantziako Atzerritar Legioaren base izan zen hiri militarra, XX. mendearen hasieran sortu zuten, estilo militar garbieneko dama-taula bat osatuz. Hiri nahiko modernoa da, eta automobilentzako tailer eta ordezko denda ugari ditu; izan ere, hiri estrategikoa da Marokoko basamortua osatzen duten lehen dunetarako (Erg Chebbi) bidea antolatzeko orduan.

Alauiak (errege familia) kokatu ziren hirietako bat da. Alaui asko bizi dira oraindik hiri honetan. Hone hemen biztanleria historikoa:

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Er-Raxidia honako auzotan banaturik dago:

  • Centre-ville
  • Ain El Ati 1
  • Ain El Ati 2
  • Lahdeb
  • Oued Eddahab
  • Al Qods
  • Cité Amjjoj
  • Targa Al Jdida (Nouvelle Targa)
  • Targa Al Qadima (Ancienne Targa)
  • Labita
  • El Mouhite
  • Boutalamine
  • Boutalamine Jdid (Villate, quartier résidentiel)
  • Azzemour Al Jadid (Nouveau Azzemour)
  • Azzemour Al Qadim (Ancien Azzemour)
  • Ouled El Hadj
  • Aït Ba Mouha
  • Aït Ibrahim
  • Ksar Ingbi
  • El Waha
  • El Inara
  • Lot. Moulay Ali Cherif
  • eryad
  • Lot. Aït Khlifa
  • Touchka
  • L'oued lahmer

Er-Raxidiak basamortuko klima beroa (Köppen klima sailkapena BWh) du. Inoizko tenperaturarik beroena 43,9 °C gradukoa izan zen, 2021eko uztailaren 17an.[2]

    Datu klimatikoak (Er-Raxidia (1991–2020))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 27.0 28.2 32.3 36.3 39.5 41.9 44.7 43.7 39.7 36.6 29.8 26.7 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.9 18.2 22.1 26.1 30.3 35.4 39.5 38.2 32.9 26.8 20.6 16.7 26.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.0 11.4 15.6 19.6 23.8 28.7 32.7 31.5 26.4 20.5 14.1 10.1 20.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.0 4.6 8.8 13.0 17.3 22.0 25.8 24.9 19.9 14.2 7.7 3.5 13.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.1 -4.5 -0.4 4.8 5.4 12.2 16.5 16.3 11.7 6.1 -0.6 -3.8 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 10.0 12.6 14.0 9.4 8.7 5.6 3.1 6.3 18.2 20.8 16.3 8.0 133.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 1.4 1.7 1.9 1.4 1.5 1.3 0.9 1.7 2.8 2.8 2.4 1.5 21.3
Eguzki orduak 252.3 242.6 277.1 294.5 317.0 315.8 310.1 293.8 267.0 262.3 246.7 242.3 3321.5
Iturria: NOAA (eguzkia, 1981–2010)[3][4]

Herritar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]