Erakarle Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zeruaren ikuspegi panoramikoa espektru infragorri hurbilean. Erakarle Handiaren kokapena behean eta eskuinean dagoen gezi urdinak adierazten du.
ESA/Hubble teleskopioak bere begirada Erakarle Handia dagoen zeru eremura zuzendu zuen.

Erakarle Handia galaxiarteko espazioko ezohikotasun bat da. Virgo superkumuluaren erdian dago eta galaxiak milioika argi-urteko eremu batera erakartzen ditu.

Galaxia guzti hauek gorriranzko lerrakuntza dute, Hubblen legearen arabera, gugandik urrunduko balira bezala, baina gorrirako hurbiltzean duten aldaketak nahikoa dira milaka eta milaka galaxien baliokidea den masa kontzentrazio baten existentzia adierazteko. Izan ere, justu gune hipermasibo horien atzean dauden galaxiek, eurengan eragindako grabitate erakarpenaren ondorioz, urdineranzko lerrakuntza dute.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsoaren hedapen uniformearen desbideratze baten lehen zantzuak 1973an ezagutu ziren, eta berriz 1978an. Erakarle Handiaren kokapena, azkenik, 1986an zehaztu zen, eta Esne Bidetik 150 eta 250 milioi urte bitartera (47 eta 79 megaparsec artean) (azken hau estimaziorik berriena) dagoen eremu baten dago, Triangulum Australe eta Norma (arotzaren eskuaira) konstelaziora bidean. Norantza horretan dauden objektuak eremu hutsean (esne bideak ilundutako gaueko zeruaren zatia) daude, eta uhin luzera ikusgarriekin aztertzea zaila da, baina X izpiekin eginiko behaketek, espazioaren eremu honetan Norma kumulua (ACO 3627) nagusi da, galaxia kumulu masibo bat, horietako asko euren ondokoekin talka egiten ari direlarik, irrati uhin ugari igorriz.

Bere itxurazko masari buruzko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an, Erakarle Handiaren itxurazko seinalearen zati bat Malmquisten zehartasunaren efektuaren ondorioa zela uste izan zen. 2005ean, astronomoek Eremu Huts (CIZA) bezala ezagutzen zen espazio zati baten X izpiko ikerketa bat egin zuten, Erakarle Handiak, hasieran zientzialariek kalkulatutako masaren hamarrena baino ez zuela adierazi zuena. Ikerketak, Esne Bidea Erakarle Handitik haratago dagoen Shapley superkumulutik gertuko galaxia talde masiboago batera erakarria dela adierazten zuten aurreko teoriak ere berretsi zituen.

Isuri iluna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isuri iluna, ustez, Erakarle Handiak eraginik norantza baten mugitzeko galaxien abiaduraren joera bat da, baina orain, teoriek, unibertso ikusgarritik "kanpo"ra adierazten dute. Aurkikuntza hauek 2008an argitaratu ziren eta oraindik eztabaidagai dira.