Erakunde komunikazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bilera enpresako barne komunikaziorako gehien erabiltzen den bitartekoetako bat da.
Zirkularra deritzon agiria ere maiz erabiltzen da enpresako barne komunikazioan.

Erakunde komunikazioa erakunde batean diharduten pertsonen arteko komunikazio-bideak biltzen ditu. Historian, enpresako komunikazioa agindu-katearen bitartez bideratu bada ere, egun langile guztien partehartze eta integrazioz burutu behar dela irizten da, langileen eskunide moduan eta enpresako jardueran sortzen den informazio guztia behar den unean erabakiak hartzeko eskuragarri izan dadin. Enpresako barne komunikazioan zabaldu behar den informazio funtsezkoena enpresak dituen xede eta helburuei buruzkoa da, horietarako enpresak ezarri dituen programa, erabaki eta ekintzekin batera. Helburu horien lorpenari buruzko informazioa zabaltzea ere garrantzitsua da. Horien ondoren, enpresak langileen iritzi eta iradokizunei buruzko informazioa ere jaso behar du.

Barne komunikazio-sistema eraginkorra diseinatu eta abian jartzeko, enpresak pertsona eta sail batetik bestera zein informazio mota bideratu behar den zehaztu behar da, horretarako organigraman oinarrituz, baina komunikazio-bide horizontalak edo zeharkakoak ere ezarriz. Garrantzitsutzat jotzen da kasu guztietan informazioa bi norabideetan izatea, informazioaren hartzailearen eta emailearen artean benetako komunikazioa sortuz. Ondoren, zabaldu eta jaso beharreko informazioa zein den komunikazio hori bideratzeko bitarteko egokienak ezarriko ditu: taldeko bilerak, banako bilerak, barne txosten eta zirkularrak, iragarki-taula, kartelak, inkestak, iradokizun-postontzia, posta elektronikoa edo webgunea.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.