Erakusketa komisario

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artean, arte erakusketa baten diskurtsoa eraikitzen duenari komisario deitzen zaio, sarriago erakusketa komisario. Testuinguru horretan, komisarioa objektuak hautatzeaz eta antolatzeaz arduratzen da nahi den efektua lortzeko. Horrek normalean lan multzo bat gaika lotzeko modua aurkitzea edo aukeratutako gaiari dagozkion lanak aurkitzea esan nahi du. Lanak hautatzeaz gain, komisarioa arduratzen da etiketak, katalogoan idatzitakoak eta erakusketarako gainerako edukiak idazteaz. Komisarioak langile iraunkorrak, erakunde edo unibertsitate bateko komisario gonbidatuak edo aholkulari gisa lan egiten duten freelance komisarioak izan daitezke.