Eraztun urdineko olagarro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eraztun urdineko olagarro
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaCephalopoda
OrdenaOctopoda
FamiliaOctopodidae
SubfamiliaOctopodinae
Generoa Hapalochlaena
Robson, 1929
Kumaldiaren tamaina100
Errute denbora42,5 egun

Eraztun urdineko olagarroa (Hapalochlaena) molusku zefalopodoen genero bat da, oktopodoen ordenekoa. Lau espezie dagoz, laurak ozeano Pazifikoan bizi egiten dira, Japoniatik Australiara. Tamaina txikia izan arren munduko animalietariko posoitsuenetariko bat da. Identifikatzea erreza da bere erastun urdinei esker[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olagarro honek 4-6 cm luzeera neurtzen dabe, eta haien tentakuluak 10 cm neurtzera heldu ahal dira. Beste zefalopodoen moduan kromatoforoak, iridoforoak eta leukoforoak ditu bere azalaren azpian, lehenengo honek inguruneagaz kamuflkatzeko aukera ematen dio, iridoforoak kolore iridiszenteak eragiten dauz, kasu honetan urdina, eta

azkenik leukoforoak, azkenengo honek reflektore zuri batzuk dira eta argitazuna ematen dabe[2]. Eraztun urdineko olagarroa mahatxatuta sentitzen danean kolorazio aposematikoa egiten dau, hau da, harrapatariei bere eraztun urdinen bidez animali toxiko bat dala abisatzen dau.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreinua: Bilateria

Grado: Coelomata

Serie: Protostomia

Phylum: Mollusca

Subphylum: Conchifera

Clase: Cephalopoda

Subclase: Coleoidea

Infraclase: Neocoleoidea

Superorden: Octopodiformes

Orden: Octopoda

Suborden: Incirrata

Familia: Octopodidae

Género: Hapalochlaena

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anatomia cephalopada dauka. Tentakuloak hainbat bentosa ditu eta honek ehizan, ugalketan eta lokomozioan erabiltzen dira eta oso eranskorrak dira, erastun muskular batez eta kordoi muskular batez eginda dago bentosa bat. Orokorrean maskorra gaur egun ez dago edo ia ez dago. Maskorra ondo badago hau septoetan banatuta egon behar da eta olagarroa septo barriagoaren barruan sartuko da. Baina maskorra ez duten olagarroek tinta erabiltzen dabe.Mantua gihartzua da eta indarragaz txikiago egin daike, kabitate palearretatik ura ataratzen sifoitik, eta horrek animalia azkar bultzatzen dau. Arraren bost Tentakulu organo kopulatiboak dira, hau da espermatoforoak emearen kabitate palearretan sarten dauzan tentakuloa[3].

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako itsasotik Australiako hegoaldeko uretara bizi dira (ur tropikaletan), baina normalean ez dira denbora asko leku bardinean geratzen, normalean 10-14 egunetan lekua aldatzen dabe. Ur tropikaletan bizi harren olatuen eta korronteen ondorioz honek beste herrialde batzuetara heldu ahal dira. Erastun urdineko olagarroa ur gazietan bizi dira, normalean koraloko arrezifeetan, arrezife honek normalean marearteko lautadetatik 50 metroko sakontasunera dagoz[4]. Egunean zehar arrakaleetan eta harkaitzeen azpian iskutatzen dira eta gauean ataratzen dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hapalochlaena ugalketa sexuala du eta diaikoak dira. Ernalketa barnekoa da. Olagarro arraren lau tentakulu modifikatuta dagoz, organo kopulatiboa sortzen, tentakulu horien barruan espematoforoak dagoz ( estalki gelatinoso batean espermatozoideak bilduta daukazan pakete batzuk). Arra espermatoforoak emearen kabitate paleararen barruan sartzen ditu[5]. Emeak 50 harrautz inguru jartzen dauz (olagarro bat izateko oso gitxi) eta hurrengo 6 hilabetetan harrautz horrek zaintzen egongo da eklosionatu harte, 6 hilabete horreetan ezin izango dau jan, eta eklosionatzerakoan emea hil egingo da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikia dute, beraz, zaurituta dagozan arrainak, karramarroak eta izkirak jaten ditu. Lehenengo bere presaren gainean bota egiten da eta bere korazaren zati bat apurtzen dau (krustatzeo bat ba da) eta gero haragia dreinatzen du. Kasu batzuetan errezago ehizatzeko iriguneagaz mimezitatzen da[6].

Joera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraztun urdineko olagarroak denbora asko pitzaduren artean egoten dira, inguruneagaz mimetizatuta. Olagarro guztiak formaz errez-errez aldatu ahal dabenez ez dabe inolako arazorik pitzaduren hartean sartzeko. Harrapatarietaz babezteko aurrean arrokako multzo bat jartzen dabe. Probokatuak izaten ba dira olagarroaren 50-60 erastunak urdin jarriko dira (kolorazio aposematikoa) eta azala horia, hori abisu moduan egiten dabe[7].

Toxikotazuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraztun urdineko olagarroak bere toxikotazunagaitk ezaguna da eta munduko laugarren animalirik posoitzuena da. Olagarro honek dituen posoia tetrodotoxina, 5-hidroxitriptamina, hialuronidasa, tiramina, histamina, triptamina, octopamina, taurina, acetilcolina eta dopamina du. Daukaten neurotoxinen artean tetrodotoxina da, neurotoxina honek sodioko kanala blokeatzen dau, holan paralisi hilgarri bat sortzen. Toxina hau listu-guruinean sortzen da bakteria baten bidez[8]. Bere edena minutu gitxietan 26 pertsona hiltzeko balio da, oraindik ez dago antidotorik baina bai ospitale-metodoa pertsonak edena bere gorputzetik atara arte.

Hapalochlaena lunulata

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hapalochlaena maculosa

Hapalochlaena generoaren barruan lau espezie dagoz[1]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Hapalochlaena. 2022-07-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Okdiario, el digital de Eduardo Inda» okdiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. «Pulpo de anillos azules (información taxonómica - Clase Cephalopoda) | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) Agra, Mónica Sabugueiro. (2020-07-12). «¿Dónde viven los pulpos? Conoce su habitat» El Rey del Pulpo (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  5. «Animales - Fichas - Notice: Undefined variable: row in C:\scm\xampp\htdocs\resources\animales\ficha.php on line 9» elbibliote.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  6. (Gaztelaniaz) Aurora, Pulperías. «Pulpo de anillos azules: una de las especies más venenosas del mundo» Pulperías Aurora (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Pulpo de anillos azules ClasificaciónyComportamiento» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  8. (Gaztelaniaz) «Así es el pulpo de anillos azules, uno de los animales más venenosos del mundo» okdiario.com 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]