Erbi (atletismoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abel Kirui, Elijah Keitani eta Wilson Kigen atletak, Haile Gebrselassierentzat eta Charles Kamathirentzat erbi lanak egiten, 2008ko Berlingo maratoian.

Atletismoan, erbia distantzia ertaineko eta luzeko lasterketa batzuen lehen zatian erritmo jakin bat ezartzen duen atleta da. Oro har, erbiek ez dituzte parte hartzen duten lasterketak osorik burutzen, aldez aurretik zehaztutako distantzia bat egin ondoren uzten dituzte. Erbien erabilera ohikoa bihurtu da lasterketa entzutetsuetan eta atleta bat errekorra gainditzen saiatuko den ekitaldietan.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erbiaren egiteko nagusia lasterketaren lehen zatian erritmo nahiko altua ezartzea da, atleta faboritoek denbora azkarrean amaitu ahal dezaten (normalean antolatzaileek eta atleta faboritoek erbiei jarraibide zehatzak ematen dizkiete nahi den erritmoari buruz eta egin beharreko distantzia). Funtzio hau bereziki garrantzitsua da errekorra hausten saiatzen diren ekitaldietan, erbiek, faboritoei, errekorra hausteko behar dituzten tarteko denborak lortzea ahalbidetzen baitiete. Erbien bigarren funtzioa da faboritoak babestea hasieratik erritmo handiegia ezartzen duten lasterkari batzuen mehatxuen aurka. Horrelako egoeretan, esperientzia duten erbi talde bat baliagarria da lasterketetan zehar erritmo konstantea mantendu ahal izateko faboritoentzat, azken zatian hustu gabe.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erbien erabilerak ospea lortu zuen 1954an, Chris Brasherrek eta Chris Chatawayk Roger Bannisterri eman zioten laguntzaren ondorioz, azken hau, miliako lau minutuko muga hautsi zuen lehen korrikalaria izan zenean. Hala ere, puristek diote erbien erabilera atletismoaren etikaren aurka doala, erbiak funtsean galtzeko ordaintzen ari baitira. Izan ere, XX. mendearen hasierako eta erdialdeko kirolzaleek ez zuten zuzena irizten korrikalari batzuek ez zutela irabazteko (edo errekor pertsonala ezartzeko) korrika eginten, eta garaiko arauek, erbien laguntzarekin ezarritako errekorrek, soilik erbiek lasterketa osatzen bazuten balio zutela adierazten zuten. Gaur egun, arau hori jada ez da existitzen, baina erbiek parte-hartzaile normal gisa izena eman behar dute eta lasterketa hasierako marratik hasi behar dute beste lasterkari batzuekin batera. Gainera, erbiek ez dituzte lasterbideak hartzeko baimenik, Eta zirkuitu bati bira ugari ematen dizkioten lasterketetan, ez da onartzen bikoiztutako korrikalariek erbi gisa jardutea.

Korrikalari batzuek ospea lortu dute ustekabean erbi gisa parte hartu zuten lehiaketak irabazita. Adibidez, 1981ean Bisletteko Jokoetako 1500 metroko finalean, korrikalariek erritmo nahiko motela mantentzea erabaki zuten, elkarri behatzeko, Tom Byers erbiak ezarritako erritmo bizkorrari jarraitu beharrean; Erasotzea erabaki zutenerako, Byersek jada abantaila nahikoa lortu zuen Steve Ovett faboritoaren aurretik titulua irabazteko. Antzeko egoera bizi izan zen 1994ko Los Angeleseko maratoian, eta bertan Paul Pilkington korrikalari beteranoa kontratatu zuten antolatzaileek lasterketaren lehen zatian erritmo handia ezartzeko eta gero bertan behera uzteko. Baina, faboritoek ezin izan zioten erritmoa eutsi, Pilkingtonek korrika egiten jarraitzea erabaki zuen helmuga lehen postuan zeharkatu arte. Bere garaipenak 27.000 dolarreko dirua eta Mercedes auto bat eman zizkion.

Erbien erabilera zaldi lasterketetara ere hedatu da, non zaldi kaskarrak sartzen diren berariaz zalditegi beretik zaldi azkarrago bati erritmoa emateko. Zenbaitetan zaldi horiek lagundu behar zuten faboritoak irabaztea ere lortu dute - adibidez, 1989ko Eclipse Stakes-en, Indian Skimmer gfaboritoak erbiaren atzetik buru bat amaitu zuenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]