Erbia eta dortoka
Itxura
Erbia eta dortoka | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Esopo |
Izenburua | Χελώνη καὶ λαγωός eta The Tortoise and the Hare |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | alegia |
Hizkuntza | antzinako greziera |
Deskribapena | |
Honen parte da | Esoporen alegiak |
Fikzioa | |
Erbia eta dortoka alegia bat da, antza denez jatorriz Esopok idatzia (Antzinako Greziaren garaian), eta gerora besteak beste Jean de La Fontaine eta Félix María Samaniego alegialariek berridatzia.
Erbia eta dortoka eztabaidan ari ziren, nor izango ote zen korrika bizkorragoa. Eta hori jakiteko, lasterketa egitea erabaki zuten. Erbia, jaiotzez hain bizkorra izanik, ez zegoen bat ere larrituta; beraz, bide-bazterrean etzan eta lo kuluxka egin zuen. Dortokak, oso motela zela jakinik, gelditu gabe lasterka jarraitu zuen, eta lo zegoen erbiari aurre hartuta lasterketa irabazi zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |