Ercoreca Supermerkatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ercoreca Supermerkatuak
Datuak
Motanegozioa eta supermerkatu-katea
Jarduera sektoreaFood retail sector (en) Itzuli eta Txikizkaria
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
JabeaUvesco
Ekonomia
Diru-sarrerak120.000.000 € (2005)
Historia
Sorrera1951
Desagerpena2011

Ercoreca Supermerkatuak 1951. urtean sortu zen Bilbon. Jose Ramón Ercorecak, enpresaren sortzaileak, elikagaien denda bat zabaldu zuen Bilboko Maximo Agirre kalean. Hamarkada bat geroago, denda autozerbitzu bilakatu eta Bizkaiko dendarik aurreratuenetakoa bihurtu zen. 1977. urtean lehen supermerkatua ireki zen Bilboko Atxukarro doktorearen kalean.

Gaur egun Ercoreca Supermerkatuek 50 denda baino gehiago dauzkate Bizkaiko hainbat herritan. Enpresak 700 langile inguru dauzka eta 2005ean 120 milioi euroko salmentak izan zituen. 2006. urterako 125 milioi euroko salmentak aurreikusten dituzte. Gaur egun Ercoreca Supermerkatuen sortzailearen seme den Juan Carlos Ercorecak zuzentzen du enpresa.

2004ean Supermercados Ceal enpresa erosi zuen Ercorecak, guztira 17 denda berri batuz. Horrez gain, enpresaren egoitza Zamudiora aldatu zuten.

2011n Juan Carlos Ercorecak enpresa saldu zion Uvesco gipuzkoar taldeari eta honek BM supermerkatuekin batu zuen marka[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]